Aplikazio habiaratuak
Albisteak
Atzealdea Lan eskaintza: Euskaraldiaren dinamizatzailea Urnieta
2024·12·19
Euskaraldiko laugarren edizioa maiatzaren 15etik 25era ospatuko da “Elkar mugituz egingo dugu” lelopean eta helburua egun horiez harago joango den mugimendua sortzea izango da.
Bada, Euskaraldirako dinamizatzailea behar du Euskaltzaleen Topaguneak Urnietan. 4 ordutago lan jarduna eskaintzen da urtarrilaren 15etik ekainaren 6ra eta egin beharreko zereginak ondorengoak izango dira, besteak beste:
- Herriko eragileei eta herritarrei Euskaraldia ekimena aurkeztu (elkarteak, enpresak, norbanakoak…) eta prestakuntza eskaini.
- Euskaraldiko Batzordea eratu, ahaldundu eta indartzeko ekimenak garatzea eta dinamizatzea.
- Tokian tokiko komunikazio plangintza bideratu eta ekimenak garatu.
- Entitateen lanketa planifikatu eta garatu.
- Herritarrak ahobizi/belarriprest dinamikarako aktibatu eta prestatu.
- Herritarren eta entitateen izen ematea antolatu.
- Balorazioa eta aurrera begirako urratsak adostu herriko euskaltzaleekin.
- Dinamizazioa: Antolatzaileen eta herriko boluntarioen lana koordinatu. Koordinazio orokorreko mintegi eta bileretan parte hartu eta ekimen orokorreko sustatzaileekin koordinatuta egon, baita eskualdeko gainontzeko dinamizatzaileekin ere.
Baldintzak
Hautagaiei baldintza hauek betetzeko eskatuko zaie:
- Euskara maila egokia izatea (idatziz zein ahoz).
- Urnieta ezagutzea.
- Euskaltzalea izatea eta euskalgintzaren ezagutza izatea.
- Jendaurrean eta jendearekin harremanetarako gaitasuna izatea.
- Eragiletzarako gaitasuna izatea (ekimena herrian zabaldu eta ekimenera jendea erakartzeko abilezia).
- Kudeaketarako gaitasuna izatea.
- Komunikazio alorreko ezagutza izatea baloratuko da (sare sozialak, bideoen sorrera, webguneen kudeaketa, diseinua, ofimatika…).
- Lanerako autonomia maila altua izatea ezinbestekoa da.
- Ordutegi malgutasuna izatea ezinbestekoa da.
- Gidabaimena eta autoa izatea baloratuko da.
Izena emateko azken eguna urtarrilak 5
Intera dutenek urtarrilak 5 arte dute curriculumak bidaltzeko aukera ondorengo helbidera:
- jon@topagunea.eus