Aplikazio habiaratuak
Albisteak
2024·05·14
Urnietako Udalak bat egiten du LGTBIQ+ fobiaren aurkako Nazioarteko Egunarekin. Egun hori mundu osoan oroitzen da maiatzaren 17an 2005.urtetik aurrera, Osasunaren Mundu Erakundearen (OME) Batzar Nagusiak 1990eko maiatzaren 17an homosexualitatea gaixotasun mentalen zerrendatik kendu zuela ospatzeko.
Egun horren helburua LGTBIQ+ pertsonek (lesbianak, gayak, trans-ak, bisexualak eta intersexualak) mundu osoan jasaten duten diskriminazioa salatzea da, beren eskubideen benetako errealitatean aurrera egiteko helburuarekin. Era berean, pertsonen sexu-orientazio, identitate edo genero-adierazpenagatiko eraso fisiko, psikologiko, intelektual eta moralen aurkako salaketa, hausnarketa eta sentsibilizazioa bultzatu nahi da.
Jarduera: “20.000 especies de abejas” pelikula
LGTBIQ+ fobiaren aurkako Nazioarteko Egunaren harira, Urnietako Udaleko Berdintasun sailak “20.000 especies de abejas” filma antolatu du.
- Eguna: maiatzak 17
- Ordua: 19:00
- Lekua: Sarobe
- Hizkuntza: euskara, gaztelania eta frantsesa.
- Sarrera: sarrera librea aretoa bete arte
Sinopsia: Cocok zortzi urte ditu, eta amaren aldeko amonaren etxean ematen du uda. Han ez dator bat gainerakoen espektatibekin, eta ez du ulertzen zergatik. Bere inguruko guztiek Aitor deitzen diote behin eta berriz, baina berak ez du bere burua ezagutzen ez izen horretan ez besteen begiradan.
Uda honetan, Cocok trantsizio bat biziko du, baina baita bere ama desorientatuak (Patricia López Arnaizek antzeztua) eta amona kontserbadoreak ere. Hiru belaunaldi ezberdinetako hiru emakumek, iraganeko zalantzei, beldurrei eta uko egiteei egin beharko diete aurre.