Aplikazio habiaratuak
Albisteak
Atzealdea Andoni Magoaren “DesOrekatua” ikuskizuna abenduaren 22an, Saroben: PARTE HARTU SARREREN ZOZKETAN!
2024·12·02
Andoni Magoaren “DesOrekatua” ikuskizuna ikusgai izango da abenduaren 22an, Sarobe arte eszenikoen gunean.
- Eguna: abenduak 22
- Ordua: 17:30
- Lekua: Sarobe arte eszenikoen gunea
- Hizkuntza: euskara
- Sarrera: 3 euro
2 sarrerako 4 sorta zozkatuko dira abenduak 8 arte izena ematen duten urnietarren artean.
Zozketan parte hartzeko egin klik ondorengo estekan
PARTE HARTU SARREREN ZOZKETAN!
Saroben jarritako kutxatilean ere izena eman daiteke zozketan parte hartzeko.
Sinopsia: Andonik bere mundua magiaren bidez ezagutzera gonbidatzen gaitu. Kolorez eta jolasez betetako munduan, harridura izango da protagonista. Magia klasikoaren ahalmen guztia, baina zapatiletan. Pertsona bakarreko ikuskizuna da, magia, zirku kutsuarekin, eta barrea, elkarrekin bizi dira; hala, giro paregabea sortzen da, haurrek eta helduek hizkuntza bera partekatzeko aukera izan dezaten, jolasa.
Fitxa artistikoa
- Ideia eta ekoizpena: Magia en Zapatillas konpainia
- Zuzendaritza artistikoa: Hilario Vidal / Roberto Mansilla
- Antzezleak: Andoni Martínez de Ustaran
- Argazkia: Steffy Rizzo / Vale Riccirdi
- Bideo: Damián Rizo
- Jantziak: Renata Diulio