Edukira joan

Webgunearen titulo eta logoa

Urnietako udalaren logotipoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [eu]

Barruko horrien irudia

Aplikazio habiaratuak

Albisteak

Atzealdea Baditugu Aukeran Dantza Konpainiaren “Amama” familia ikuskizunerako sarreren zozketaren irabazleak

.

2024·12·02


Aukeran Dantza Konpainiaren “Amama” familia ikuskizuna ikusgai izango da abenduaren 15ean, Sarobe arte eszenikoen gunean. 

  • Eguna: abenduak 15
  • Ordua: 17:30
  • Lekua: Sarobe arte eszenikoen gunea
  • Hizkuntza: euskara
  • Sarrera: 3 euro
  • Adina: 4 urtetik gorakoentzak

Udalak 2 sarrerako 4 sorta zozkatu ditu abenduak 1 arte izena eman zuten urnietarren artean.

Zozketa gaur goizean gauzatu da eta hauek izan dira irabazleak:

  • Isabel Balda Leiceaga
  • Martxel Usarraga Maiz
  • Olatz Manterola
  • Eñaut Ayerza Mitxelena

Sarrerak Saroben jaso beharko dituzte

Gainerakoentzat sarrerak (3 €) salgai daude Sarobeko bulegoan.

  • Astelehenetik ostiralera 9:00-13:00 eta 16:00-18:00

Online ere eros daitezke sarrerak.

EROSI SARRERAK ONLINE

Sinopsia: Amama batek ipuinak kontatzen dizkio bilobari. Euskal dantzetan oinarritutako koreografien bidez, zazpi ipuin kontatuko dira, zazpi euskal lurraldeetako herri banatan kokaturik gai eta pertsonaia ezberdinekin. Ipuinen irakurketarekin batera, dantza izango da ipuinen irudikapen koreografikoaren protagonista.
Oraingo honetan, 25 urte baino gehiagotan lehen aldiz, Aukeran Dantza Konpainia haurren mundura hurbiltzen ari da espresuki, errespetuz eta gogotsu. Ipuin tradizional zaharren irakurketa berritua, bertaratutakoentzako bidaia ekarriko duten koreografia berriekin batera. Gure herriko geografia ezberdinetan barrena eramango gaitu, pertsonaia harrigarriekin.

Fitxa artistikoa

  • Zuzendaritza: EDU MURUAMENDIARAZ
  • Ipuinak: JUAN KRUZ IGERABIDE
  • Gidoia: EKAITZ GONZALEZ
  • Zuzendari artistikoa: ELENA BEZANILLA
  • Musika sortzailea: JOXAN GOIKOETXEA
  • Argiztapen diseinua: CARLOS SOLANO
  • Jantziak: OSCAR ARMENDARIZ
  • Zuzendari laguntzailea: ELI ALBERDI
  • Maskarak: VALENTINA RAPOSO
  • Irudiak: ALPHAX
  • Aktorea: LOLI ASTOREKA
  • Dantzariak: KIMETZ CABANILLAS, ANE ETXEBERRIA, LAIDA EGAÑA, UNAI IRAOLA, MAIER MURUAMENDIARAZ, NAHIKARI SANCHEZ, UXUE SANCHEZ, DANEL SERRANO.
  • Ekoizpena: Aukeran Dantza Konpainia
  • Banaketa: Bapo Bapo produkzioak

Banner-a

Youtube osoko bilkura

Jarrai gaitzazu Youtuben

Banner Informazio guztia eskura klik batean

INFORMAZIO
GUZTIA ESKURA
KLIK BATEAN

  Twitter   Facebook   YouTube

Banner Berrittu

AGENDA KULTURALA

AGENDA