Aplikazio habiaratuak
Albisteak
Atzealdea Kantazaunek herriko kaleak girotuko ditu kantu kalejira batekin azaroaren 29an
.
2024·11·25
Kantazaun taldeak kantu kalejira bat egin ohi du hilabete bakoitzeko azken ostiralean euskal kantutegia oinarri hartuta. Abiapuntua arratsaldeko 19:00etan izaten da San Joan plazan, eta, ondoren, kalez kale joaten dira bi orduz.
Hilabete honetako hitzordua ostiral honetan, azaroaren 29an izango da.
Aurretik entsegua egingo da azaroaren 26an, 18:30ean, kiroldegiko boxetan. Urnietarrak animatzen dira entseguan eta kalejiran parte hartzera.