Aplikazio habiaratuak
Albisteak
Atzealdea Aukeran Dantza Konpainiaren “Amama” familia ikuskizuna abenduaren 15ean, Saroben: PARTE HARTU SARREREN ZOZKETAN!
2024·11·25
Aukeran Dantza Konpainiaren “Amama” familia ikuskizuna ikusgai izango da abenduaren 15ean, Sarobe arte eszenikoen gunean.
- Eguna: abenduak 15
- Ordua: 17:30
- Lekua: Sarobe arte eszenikoen gunea
- Hizkuntza: euskara
- Sarrera: 3 euro
- Adina: 4 urtetik gorakoentzak
2 sarrerako 4 sorta zozkatuko dira abenduak 1 arte izena ematen duten urnietarren artean.
Zozketan parte hartzeko egin klik ondorengo estekan
PARTE HARTU SARREREN ZOZKETAN!
Saroben jarritako kutxatilean ere izena eman daiteke zozketan parte hartzeko.
Sinopsia: Amama batek ipuinak kontatzen dizkio bilobari. Euskal dantzetan oinarritutako koreografien bidez, zazpi ipuin kontatuko dira, zazpi euskal lurraldeetako herri banatan kokaturik gai eta pertsonaia ezberdinekin. Ipuinen irakurketarekin batera, dantza izango da ipuinen irudikapen koreografikoaren protagonista.
Oraingo honetan, 25 urte baino gehiagotan lehen aldiz, Aukeran Dantza Konpainia haurren mundura hurbiltzen ari da espresuki, errespetuz eta gogotsu. Ipuin tradizional zaharren irakurketa berritua, bertaratutakoentzako bidaia ekarriko duten koreografia berriekin batera. Gure herriko geografia ezberdinetan barrena eramango gaitu, pertsonaia harrigarriekin.
Fitxa artistikoa
- Zuzendaritza: EDU MURUAMENDIARAZ
- Ipuinak: JUAN KRUZ IGERABIDE
- Gidoia: EKAITZ GONZALEZ
- Zuzendari artistikoa: ELENA BEZANILLA
- Musika sortzailea: JOXAN GOIKOETXEA
- Argiztapen diseinua: CARLOS SOLANO
- Jantziak: OSCAR ARMENDARIZ
- Zuzendari laguntzailea: ELI ALBERDI
- Maskarak: VALENTINA RAPOSO
- Irudiak: ALPHAX
- Aktorea: LOLI ASTOREKA
- Dantzariak: KIMETZ CABANILLAS, ANE ETXEBERRIA, LAIDA EGAÑA, UNAI IRAOLA, MAIER MURUAMENDIARAZ, NAHIKARI SANCHEZ, UXUE SANCHEZ, DANEL SERRANO.
- Ekoizpena: Aukeran Dantza Konpainia
- Banaketa: Bapo Bapo produkzioak