Edukira joan

Webgunearen titulo eta logoa

Urnietako udalaren logotipoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [eu]

Barruko horrien irudia

Aplikazio habiaratuak

Albisteak

Atzealdea “MIRA HADI. Eulalia Abaitua andre-begietan” antzerkia azaroaren 24ean, Saroben

.

2024·11·20


“MIRA HADI. Eulalia Abaitua andre-begietan” antzerkia ikusgai izango da azaroaren 24ean, Sarobe arte eszenikoen gunean. Urnietako Udalak azaroaren 25aren (Emakumeen Aurkako Indarkeria Desagerrarazteko Nazioarteko Eguna) harira antolatu duen programaran barruan kokatzen da.

  • Eguna: azaroak 24
  • Ordua: 19:00
  • Lekua: Sarobe arte eszenikoen gunea
  • Hizkuntza: euskara
  • Sarrera: sarrera librea aforoa bete arte

Sinopsia: Eulalia Abaitua gure lehen emakumezko argazkilaria izan zen. Ingalaterran ikasi omen zuen hasi berria zen artea eta Bilbora, bere hirira, ekarri zuen, XIX. mendearen bigarren erdialdean. Kamerarekin islatu zituen pertsonak (hamaika emakume)  eta paisaiak gure memoria dira. Irudi ezinbestekoak gure nortasuna ulertzeko eta ezagutzeko.
Beraz, aitzindaria eta bidegile handia izan zen, baina gaur egun oraindik ezezaguna da gure artean. Euskal kulturak zor dio onespena eta ezagutza. Horregatik, Loraldia Kultur Elkarteak sustatu du ikuskizun hau. Aurretik Anton Abbadia, Elkano edo Iparragirrerekin egin zen bezala, Eulalia Abaitua sormen garaikide baten bidez eramango da oholtza gainera.
Ikuskizunak hiru osagai ditu: ikus entzunezkoen bidez, Abaituaren argazkiak ezagutuko ditugu; teatro-kontaketak (Ane Pikaza) haren bizitza eta memoria osatuko du; eta musikak (Maite Larburu) historia miresgarri honi soinu banda jarriko dio. Loraldia Kultur Elkartearen produkzio propioa da, Abaituaren ondarea lau haizetara hedatzeko sortua

Fitxa artistikoa

  • Gidoia: Patxo Telleria
  • Zuzendaria: Getari Etxegarai
  • Aktorea: Ane Pikaza
  • Musika: Maite Larburu
  • Ikus-entzunezkoak: Alphax
  • Argiztapena: Arantza Flores
  • Ekoizpena: Loraldia Kultur Elkartea 

Banner-a

Youtube osoko bilkura

Jarrai gaitzazu Youtuben

Banner Informazio guztia eskura klik batean

INFORMAZIO
GUZTIA ESKURA
KLIK BATEAN

  Twitter   Facebook   YouTube

Banner Berrittu

AGENDA KULTURALA

AGENDA