Edukira joan

Webgunearen titulo eta logoa

Urnietako udalaren logotipoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [eu]

Barruko horrien irudia

Aplikazio habiaratuak

Albisteak

Atzealdea Denboraldi ona herriko sagardotegientzat

.

2024·05·13


Urnietako Udalak herriko lau sagardotegietako ordezkariekin hitz egin du aurtengo denboraldiaren balorazioa egiteko. Era berean, eskatu die hurrengo hilabeteetako lanari begira jartzeko.

Patxi Iribar (Oianume sagardotegia)


 

“Asteburuetan oso ondo egin da lan, batez ere larunbat eguerdietan, baina gauetan eta igande eguerdietan ere izan da mugimendua. Aste barruan berriz, gauak flojo samar baina eguerdietan egin dugu zerbait. Gustura gaude”. 

“Aurrerantzean ere lanean jarraituko dugu eta botilak ere saltzen ditugu bi bideren bitartez; hona etorrita edo sagardo etxearen webgunetik”.

www.oianume.com | 943 556 683

Xabier Altuna (Altuna sagardotegia)


 

“Gustura gaude, jendea gogoarekin eta animoso ibili da eta aurreko urtean baino mugimendu gehiago egon da. Asteazken eta ostegun gauak nahiko txukun joan dira, eta ostiral eguerdiek ere ondo funtzinatu dute, eta beti bezala jende gehien larunbat eguerdietan izan dugu. Bereziki eskerrak eman nahi dizkiot Urnietako jendeari, herritar asko gerturatu baita”.

“Sagardotegia ixten den arren, botilak urte guztian saltzen ditugu, bai sagardotegian bertan eta baita herriko denda batzuetan ere. Horretaz gain, txotx mobilaren zerbitzua ematen dugu, festetan, herri bazkarietan eta ezkontzetan, besteak beste”. 

www.altunasagardotegia.eus | 943 554 917

Aitor Iguaran (Eula sagardotegia)


 

“Asteburuak ondo joan dira, astean zehar ibili gara suabeago. Larunbat eguerdia izaten da gehien mugitzen duena. Jende oso ona ibili da, jarrera egokiarekin. Balorazioa orokorraren nahiko ona da baina lana jaitsi egin da pixka bat aste barruko gauetan”.

“Orain sagardo salmentarekin izango dugu lana, hamar hektarea eta erdiko sagastia dugu 5.000 sagarrondorekin. Guk salmenta etxean egiten dugu aurretik deituta”.

www.eulasagardotegia.com | 943 552 744

Juanjo Urruzola (Elutxeta sagardotegia)


 

“Aurreko urtean baino jende gehiago ibili da. Eguerdietan eta iluntzeetan ere nahiko beteta ibili gara. Oso gustura gaude aurtengo denboraldiarekin”. 

“Botilatik emanda baina urte guztian egingo dugu lana. Sagardo salmenta ere egiten dugu. Normalean, gustatzen zaionak zuzenean eskatu egiten digu, eta interesea duenak bertara etorri edo deitzeko aukera ere badu”.

www.elutxeta.com | 943 556 981
 

Banner-a

Youtube osoko bilkura

Jarrai gaitzazu Youtuben

Banner Informazio guztia eskura klik batean

INFORMAZIO
GUZTIA ESKURA
KLIK BATEAN

  Twitter   Facebook   YouTube

Banner Berrittu

AGENDA KULTURALA

AGENDA