Edukira joan

Webgunearen titulo eta logoa

Urnietako udalaren logotipoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [eu]

Barruko horrien irudia

Aplikazio habiaratuak

Albisteak

Atzealdea Baditugu “Heisenberg” antzerkiaren aurrestreinaldirako sarreren zozketaren irabazleak

.

2024·11·15


Tanttakaren “Heisenberg” antzerkiaren aurestreinaldia ikusgai izango da azaroaren 28an, Sarobe arte eszenikoen gunean. 

  • Eguna: azaroak 28
  • Ordua: 19:00
  • Lekua: Sarobe arte eszenikoen gunea
  • Hizkuntza: euskara
  • Sarrera: 7 euro

Udalak 2 sarrerako 4 sorta zozkatu ditu azaroak 14 arte izena eman zuten urnietarren artean.

Zozketa gaur goizean gauzatu da eta hauek izan dira irabazleak:

  • Carmen Zumeta Lopez
  • Maipi Iraola
  • Fernando Garcia
  • Aitziber Aranburu Berasategi

Sarrerak Saroben jaso beharko dituzte

Gainerakoentzat sarrerak (7 €) salgai daude Sarobeko bulegoan.

  • Astelehenetik ostiralera 9:00-13:00 eta 16:00-18:00

Online ere eros daitezke sarrerak.

EROSI SARRERAK ONLINE

Sinopsia: GEORGIE BURNS, 42 urteko emakume bat, eta ALEX PRIEST, 75eko gizon bat, Londresko Saint Pancras geltokian ezagutuko dira. Atzetik ikusita, Georgiek usteko du Alex bere aita dela (urtebete da hil zela) eta eroaldi “absurdo” batean, musu emango dio garondoan. Topaketa berotzaile hori izango da biei bizitza aldatuko dien jolas zoragarri baten hasiera.
HEISENBERG lanarekin, SIMON STEPHENSek gizakion arteko konexioa zein ziurgabea eta komikoa izan daitekeen erakutsi nahi digu.

Fitxa artistikoa

  • Egilea: SIMON STEPHENS
  • Antzezleak: RAMÓN AGIRRE, NAIARA ARNEDO
  • Zuzendaritza eta espazio eszenikoa: FERNANDO BERNUÉS
  • Zuzendari laguntzailea: ANDREA GALLEGO
  • Argiztapen diseinua: DAVID BERNUÉS
  • Jantzitegia: ANA TURRILLAS
  • Argazkilaritza: MIKEL MARTINEZ
  • Koordinazio teknikoa: ACRÓNICA PRODUCCIONES
  • Administraritza: MAITE GORROTXATEGI
  • Ekoizpen exekutiboa: ANE ANTOÑANZAS
  • Ekoizpena: PAOLA EGUIBAR
  • Banaketa: PORTAL71
     

Banner-a

Youtube osoko bilkura

Jarrai gaitzazu Youtuben

Banner Informazio guztia eskura klik batean

INFORMAZIO
GUZTIA ESKURA
KLIK BATEAN

  Twitter   Facebook   YouTube

Banner Berrittu

AGENDA KULTURALA

AGENDA