Aplikazio habiaratuak
Albisteak
Atzealdea Ana Molina: "Irakurketak eta kulturak komunitate oparoagoak eta enpatikoagoak sortzen laguntzen dute"
2024·11·14
Urnietako Udaleko Kultura Sailak jarduera programa bat jarri du abian herriko txikienen artean irakurketa sustatzeko asmoz. Programa Mestiza Elkarte Soziokultural eta Artistikoaren laguntzarekin gauzatzen da, eta Ana Molina da presidentea.
Liburu baby kluba eta liburu txiki kluba ekimenak Urnietara iritsi dira.
Liburu baby kluba 0-3 urte bitarteko umeei zuzenduta dago eta persona heldu batekin etorrik behar dute. Euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez egiten da. Ongi etorri eman, korro bat egin, aurkeztu eta errimadun abesti batekin hasten gara. Gero, lehen irakurketa euskaraz egiten da. Ondoren, berriro errimak eta abestiak, eta bigarren liburua gaztelaniaz irakurtzen da. Segidan, atsedenaldi interaktibo txiki bat eta azken irakurketa ingelesez egiten da, euskarazko agur-abesti batekin amaitzeko. Saioek 45 minutu inguru irauten dute.
Liburu txiki klubean, aldiz, ez da beharrezkoa heldu baten laguntza.
Libury txiki kluba euskaraz bakarrik garatzen da. 4 eta 6 urte bitarteko haurrentzat da, eta ez da nahitaezkoa pertsona heldu bat izatea. Hari nagusia beti liburua da, baina, horrez gain, errimak eta abestiak daude, eta liburuarekin lotutako eskulan bat ere lantzen da.
Garrantzitsua delako lehen adinetik irakurketa sustatzea.
Ozen irakurtzen zaien haurrek hiztegi zabalagoa izango dute, beren buruarengan konfiantza handiagoarekin haziko dira, eskolan hobeto joango zaie, lagunkoiagoak izango dira taldeetan... onurak anitzak dira. Badira 5 urteko haurrak 3 urte balituzte bezala hitz egiten dutenak, ez dutelako hizkuntza landu eta garatu.
Beraz, eragin zuzena du bere garapen kognitibo, hezitzaile eta linguistikoan.
Haien irudimena pizten saiatzen gara, liburuak aukeren mundu batera zabal ditzan, eta, batez ere, haien burmuina estimula dezan, hitz egin dezaten, elkarri eragin diezaioten... Bestalde, eskulanak beren motrizitatea lantzen laguntzen die.
Gure inguruko aniztasun kulturanitza ere islatu nahi duzue.
Kanpoko jendeari bertako folklorea eta euskal folklorea erakusten saiatzen gara, eta beste herrialde batzuetako abestiak eta errimak ere erabiltzen ditugu. Irakurketak eta kulturak komunitate oparoagoak eta enpatikoagoak sortzen laguntzen dute.
Garrantzitsua izango da gurasoek parte hartzea, saioetan hasitako bideak etxean jarraipena izan dezan.
Garrantzitsuena jarduera gurasoen gustuko izatea da, haiek eraman behar dituztelako umeak. Seme-alabak zoriontsu ikusten dituztenean eta duen onura zuzenaz jabetzen direnenan konturatzen dira jarraipena eman behar diotela. Eskaini unetxo bat, entzun dezatela zure ahotsa... Pixkanaka, irakurtzeko ohitura sortzen ari da. Funtsezkoa da haurrei egunean gutxienez 15 minutu irakurtzea.
Liburuen aukeraketa garrantzitsua izango da.
Adin horretako haurrei zuzendutako liburu espezializatuak dira. Kartoizko liburuak dira, erraz ukitu eta pasatu ahal izateko, eta eusteko. Hainbat gai aukeratzen ditugu.
Zer erantzun izaten du jarduerak?
Erantzuna oso positiboa da. 2022an hasi ginenetik inkestak egin dizkiegu gurasoei ikasturtea amaitu ondoren, eta gehienek proiektuaren jarraipena gomendatzen dute. Liburuen kalitate literarioa gustatu zaie, proiektua laguntzen duten jarduerak, literatura erosi dute eta espazio publikoetara joateko motibazioa ere eman die. Azken batean, konturatu dira etxean liburuak edukitzea onuragarria dela. Feedbacka positiboa da eta Urnietan oso ondo abiatu gara.
0 eta 3 urte bitarteko haurrei liburuak ematen zaizkie.
Programa Bookstart Euskadi Gipuzkoarekin lankidetzan garatzen da, eta Gipuzkoako Foru Aldundiak diruz laguntzen du. Doako 3 liburu banatu dira 0 eta 3 urte bitarteko Urnietako haurrentzat. Mar Benegasen "Hola mi luna"-k lotara gonbidatzen gaitu. Jedda Robaarden "Lehoitxoa umore txarrez dago"-k umeak ohiko kasketaldietan sartzen direnekoa da eta emozio horiek nola landu ditzakegun azaltzen digu. Eta Canizalesen "Winter beast" ingelesezko liburu bat da.
Zer esango zenieke oraindik parte hartzera animatu ez direnei hurrengo hitzorduei begira?
Haurrarekin hurbiltzeko beldurrik ez izatea. Ez dugu espero isilik egotea. Adin horietarako pentsatutako eta diseinatutako jarduera da. Badakigu mugituak direla eta hori ez dela izan eragozpen bat. Ez dira damutuko saioetara etortzeaz. Ikus dezatela eta goza dezatela. Ez dute aldez aurretik izena eman behar, nahikoa da saioaren egunean agertzea.