Aplikazio habiaratuak
Albisteak
Atzealdea Santa Zezilia eguna ospatuko du Musika Eskolak kalejira batekin azaroaren 20an
.
2024·11·13
Lourdes Iriondo Musika Eskolak Santa Zezilia eguna (musikarien eguna) ospatuko du kalejira batekin azaroaren 20an. Bertan Bosko Anitz txarangak ere parte hartuko du.
Kalejira San Joan plazatik irtengo da arratsaldeko 17:30ean eta ondorengoa izango da gauzatuko duen ibilbidea: Plazido Muxika plaza, Etxeberri plaza eta Musika Eskola. Plaza horietan guztietan hainbat pieza jo eta abestuko dira.
Eguraldi txarra egiten badu emanaldi bakarra egingo da Udaletxeko arkupeetan.