Edukira joan

Webgunearen titulo eta logoa

Urnietako udalaren logotipoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [eu]

Barruko horrien irudia

Aplikazio habiaratuak

Albisteak

Atzealdea Lan Eskaintza: jaietako laguntzailea

.

2024·11·13


Urnietako Udalak, kultur teknikariari gabonetako ekintzak eta bereziki errege magoen desfilea prestatzen laguntzeko jaietako laguntzaile bat kontratatuko du.

Bere eginkizunak ondorengoak izango dira:

  • Aurrekontuak eskatu
  • Kontratazioak eta erosketak bideratu.
  • Fakturak eta baimenak izapidetu
  • Idatziak prestatu eta bidali
  • Materialak, tresneriak eta azpiegiturak prestatu
  • Dokumentazioa antolatu
  • Bolondresekin eta udaleko lankideekin koordinatu.
  • Errege magoen desfilearen egunean beharrezkoak diren lanetan aritu.

Bete beharreko ezinbesteko baldintzak hauek dira

  • Batxilergoa edo baliokidea
  • Euskara C1 maila

Baloratuko diren gainerako baldintzak berriz, honakoak:

  • Urnieta ezagutzea eta herriko jai ekitaldiak ezagutzea
  • Antzeko lanpostuetan eskarmentua
  • B gidabaimena. 

Eskaintzen den kontratua aldi baterakoa da (2024ko azaroaren 25etik 2025eko urtarrilaren 10era). Nagusiki goizez, baina behar den kasuetan arratsaldez ere lan egin beharko da.

Interesa dutenek azaroak 18 arte dute izena emateko aukera Lanbideren web orrian.

IKUSI ESKAINTZA

Banner-a

Youtube osoko bilkura

Jarrai gaitzazu Youtuben

Banner Informazio guztia eskura klik batean

INFORMAZIO
GUZTIA ESKURA
KLIK BATEAN

  Twitter   Facebook   YouTube

Banner Berrittu

AGENDA KULTURALA

AGENDA