Edukira joan

Webgunearen titulo eta logoa

Urnietako udalaren logotipoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [eu]

Barruko horrien irudia

Aplikazio habiaratuak

Albisteak

Atzealdea “Miñan” antzerkia abenduaren 3an, Saroben: PARTE HARTU SARREREN ZOZKETAN!

.

2024·11·12


“Miñan” antzerkia ikusgai izango da abenduaren 3an, Sarobe arte eszenikoen gunean. 

  • Eguna: abenduak 3
  • Ordua: 19:00
  • Lekua: Sarobe arte eszenikoen gunea
  • Hizkuntza: euskara
  • Sarrera: 7 euro

2 sarrerako 4 sorta zozkatuko dira azaroak 18 arte izena ematen duten urnietarren artean.

Zozketan parte hartzeko egin klik ondorengo estekan 

PARTE HARTU SARREREN ZOZKETAN! 

Saroben jarritako kutxatilean ere izena eman daiteke zozketan parte hartzeko.

Sinopsia: «Ibrahimaren istorioak primeran laburbiltzen du migratzaileen odisea» Amets Arzallus Ibrahima kamioi batean zebilen aprendiz Ginean, egun batean amak deitu zuen arte: anaia txikia falta zen etxean. Eta haren bila abiatu zen. Basamortua gurutzatu; pasatzaile, polizia, bahitzaileekin topo egin; egarria, gosea, mina ezagutu. Afrikatik Europarako bidea. Mediterraneoa zeharkatzen dutenak deshumanizatzea ezinbestekoa da haien heriotzen, kanporatzeen, ilegalizatutako bizitzen gaineko ezaxola zabaltzeko. Baina bizitza horietako bakoitza bakarra da eta, beraz, unibertsala. Eta kontatzeak hori azpimarratzen du. Ibrahima Balderen bizitzaren kronika da antzezlan hau, hark ahoz kontatua, Amets Arzallusek idatziz jasoa, eta Artedramak antzerkira egokitua.

Fitxa artistikoa

  • Sorkuntza: Ibrahima Balde – Amets Arzallus.
  • Egokitzapena: Timberlake Wertenbaker.
  • Zuzendaritza: Ander Lipus.
  • Zuzendaritza eta koreografia laguntzailea: Philippe Ducou.
  • Aktore zuzendaritza: Manex Fuchs.
  • Interpreteak: Ander Lipus, Sambou Diaby, Eihara Fernández de Larrea, Mikel Kaye.
  • Argiztapena: Oier Ituarte.
  • Eszenografia: José Pablo Arriaga.
  • Musika: Aitor Agiriano (Toro).
     

Banner-a

Youtube osoko bilkura

Jarrai gaitzazu Youtuben

Banner Informazio guztia eskura klik batean

INFORMAZIO
GUZTIA ESKURA
KLIK BATEAN

  Twitter   Facebook   YouTube

Banner Berrittu

AGENDA KULTURALA

AGENDA