Aplikazio habiaratuak
Albisteak
Atzealdea Urnietako Mintzalagun egitasmoa Bidelagun bila dabil
2024·11·07
Mintzalagun mintzapraktika programa bat da, euskaraz hitz egiteko ohitura duten pertsonak, euskaraz hitz egiteko ohitura ez duten pertsonekin elkartzen dituena. Azken finean euskara ikasten ari diren pertsonei gelatik kanpoko egoera batean euskaraz hitz egiteko aukera eskaintzea bilatzen da.
Bada, programa honetarako Bidelagunak behar dira. Laguntzera doazen euskaldun zaharrei deitzen zaie Bidelagun. Beraz, euskararen alde haien alea jarri nahi duten eta euskara ikasten ari direnei euskara praktikatzen lagundu nahi dieten pertsonak programan parte hartzera animatzen dira.
Bidalgun izateko prest dauden pertsonek ondorengo zenbakira idatzi edo deitu dezakete: 662338747