Aplikazio habiaratuak
Albisteak
Atzealdea “Heisenberg” antzerkiaren aurrestreinaldia azaroaren 28an, Saroben: PARTE HARTU SARREREN ZOZKETAN!
2024·11·07
Tanttakaren “Heisenberg” antzerkiaren aurestreinaldia ikusgai izango da azaroaren 28an, Sarobe arte eszenikoen gunean.
- Eguna: azaroak 28
- Ordua: 19:00
- Lekua: Sarobe arte eszenikoen gunea
- Hizkuntza: euskara
- Sarrera: 7 euro
2 sarrerako 4 sorta zozkatuko dira azaroak 14 arte izena ematen duten urnietarren artean.
Zozketan parte hartzeko egin klik ondorengo estekan
PARTE HARTU SARREREN ZOZKETAN!
Saroben jarritako kutxatilean ere izena eman daiteke zozketan parte hartzeko.
Sinopsia: GEORGIE BURNS, 42 urteko emakume bat, eta ALEX PRIEST, 75eko gizon bat, Londresko Saint Pancras geltokian ezagutuko dira. Atzetik ikusita, Georgiek usteko du Alex bere aita dela (urtebete da hil zela) eta eroaldi “absurdo” batean, musu emango dio garondoan. Topaketa berotzaile hori izango da biei bizitza aldatuko dien jolas zoragarri baten hasiera.
HEISENBERG lanarekin, SIMON STEPHENSek gizakion arteko konexioa zein ziurgabea eta komikoa izan daitekeen erakutsi nahi digu.
Fitxa artistikoa
- Egilea: SIMON STEPHENS
- Antzezleak: RAMÓN AGIRRE, NAIARA ARNEDO
- Zuzendaritza eta espazio eszenikoa: FERNANDO BERNUÉS
- Zuzendari laguntzailea: ANDREA GALLEGO
- Argiztapen diseinua: DAVID BERNUÉS
- Jantzitegia: ANA TURRILLAS
- Argazkilaritza: MIKEL MARTINEZ
- Koordinazio teknikoa: ACRÓNICA PRODUCCIONES
- Administraritza: MAITE GORROTXATEGI
- Ekoizpen exekutiboa: ANE ANTOÑANZAS
- Ekoizpena: PAOLA EGUIBAR
- Banaketa: PORTAL71