Aplikazio habiaratuak
Albisteak
Atzealdea Aurkezpen interesgarria zainketen arloko esperientzia inspiratzaileen gainean herritarren erantzun onarekin
2024·10·31
Urnietako Udaleko Gizarte Zerbitzuen Saila udalerriko zainketen ekosistema berria diseinatzen saiatzeko egiten ari den prozesuaren barruan, hainbat lekutan garatutako esperientzia inspiratzaile batzuk aurkeztu ziren atzo arratsaldean Lekaion, haien funtzionamendua eta garapenari esker lortu dituzten emaitzak ezagutzeko. Zehazki, Usurbilgo zainketa-ekosistema, Euskadi Lagunkoia, Auzosare eta Xoxoka auzoko esperientzia bat ezagutarazi ziren.
Beste behin ere, herritarrek zainketen arloarekiko interesa erakutsi zuten, eta saioan urnietar ugari izan ziren. Udalak eskerrak eman nahi dizkie saioan parte hartu zuten eragile guztiei eta bertaratu ziren bizilagunei.
Ekintza plana
Prozesuak aurrera jarraituko du eta gidaritza daraman lantaldeak hurrengo urteko ekintza planaren lan ildoak definitzeari ekingo dio orain.
Gogoratu behar da atzoko aurkezpenaren aurretik lanketa sakon bat burutu dela, izan ere, zaintzaren alorrean herriko diagnostiko zehatz eta erreal bat egin asmoz, partaidetza-prozesu bat burutu zen, herritarren ekarpenak eta iritziak jasoz, bai eta herriko entitate, erakunde, zainketak jasotzen ari diren pertsona eta haien familienak ere.
Hurrengo pausoak zehaztu bezain pronto jakinaraziko dira.