Aplikazio habiaratuak
Albisteak
Atzealdea Urnietako Udalaren ohiko osoko bilkura urriaren 31n, 19:00etan
.
2024·10·29
Urnietako Udalak ohiko osoko bilkura ospatuko du ostegun honetan, urriaren 31n, 19:00etan.
Udalbatzarra Udalaren Youtube kanalean ikusi ahal izango da ondoren. Bestalde, interesa duten herritarrek zuzenean ikustera joateko aukera dute.
Ondorengoa izango da eguneko gai-zerrenda:
- 2024ko irailaren 26ko eta urriaren 3ko aktak onartzea.
- Alkatetza eta zinegotzi ordezkarien ebazpenen berri ematea: 0771/2024-0848/2024.
- Tokiko Gobernu Batzarrak hartutako erabakien kontu ematea: 2024ko irailaren 20koa.
- Kirol Zerbitzuen Erregelamendu Orokorraren aldaketari egindako alegazioei erantzutea.
- Etxebizitzetarako hirilurzoruko eremu finkatu batzuetan dauden lokalen erabilera hirugarren sektorekoa izatetik etxebizitzetarakoa izatera aldatzeko jarduerak arautzen dituen ordenantzaren aldaketaren behin-betiko onarpena-
- Hiri Mugikortasun Jasangarriaren Planaren hasierako onarpena.
- Informatika teknikari berriari jarduera pribatuan aritzeko bateragarritasuna aitortzea.
- Azaroaren 25eko Adierazpena, Emakumeen Kontrako Indarkeria Desagerrarazteko Nazioarteko Eguna dela eta.
- Beterri Buruntza Mankomunitaterakin 2024-2025ko enplegua sustatzeko toki ekintzetarako laguntzaren deialdiaren babesean lanbide-Euskal enplegu zerbituzak emandako ebazpenari lotutako proeiktuak bideratzeko hitzarmenaren berri ematea.
- Galdera eta eskariak.

