Aplikazio habiaratuak
Albisteak
Atzealdea Dirulaguntzak langabezian dauden ekintzaileentzat
2024·10·23
Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak, Beterri-Buruntza Mankomunitatearen laguntzarekin, ekintzaile langabetuentzat laguntza programa martxan jarri du bere enpresa ideia landu eta enpresa proiektua sortu nahi dutenentzat.
Hartzailea (onuraduna)
Enpresa ideia landu edota enpresa-proiektua sortu nahi duten eskualdeko ekintzaile langabetuak.
Prozesua / Metodologia
Urriaren 28an hasi eta 3 hilabeteko iraupena duen programa honen bitartez, ekintzaileak aukera izango du taldeko saio eta bakarkako tutoretzen bitartez bere enpresa ideia landu eta enpresa sortzeko. Era berean, prozesuan parte hartzeagatik dirulaguntza jasotzeko aukera izango du.
Bi dirulaguntza mota daude:
- Enpresa ideia aztertzeko dirulaguntzak: 1.000 eurokoa izango da sustatzaile bakoitzeko.
- Enpresa berria sortu eta alta emateko dirulaguntzak: 1.500 eurokoa izango da sustatzaile bakoitzeko. Kasu honetan, ekintzaileak Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergan alta eman beharko luke, gehienez 3 hilabeteko epean, laguntza prozesua amaitzen denetik aurrera.
Bi kasuetan, zenbateko hori %15 handituko da, laguntza-prozesua hasteko unean sustatzailea 18 urtetik gorakoa eta 30etik beherakoa bada. Eta beste %15, baldin eta sustatzailea emakumezkoa bada.
Epea
Sustatzaileek urriaren 21 arteko epea izango dute enpresa ideia berriaren eskaera aurkezteko eta azaroaren 6 arte jarduera berriaren eskaera aurkezteko.
Kontaktua
Beterri-Buruntza Mankomunitateko Enpresa eta Sustapen Zerbitzua: 943 244523/ ekintzailetza@beterriburuntza.eus
Eskaerak Beterri-Buruntzako Mankomunitatean bertan, edota Beterri-Buruntzako Egoitza Elektroniko bidez aurkeztuko dira.