Aplikazio habiaratuak
Albisteak
Atzealdea Gripearekin eta covid-arekin apusturik ez, jarri txertoa
2024·10·18
Aurreko urteetan bezala, Osasun Sailak eta Osakidetzak gripearen eta covid-19aren aurkako txertaketa-kanpaina bat egin dute "Gripearekin eta Covid -arekin apusturik ez, jarri txertoa" lelopean, eta batez ere arrisku berezia duten kolektiboei zuzenduta dago.
Helburua da txertaketa bi gaixotasunei aurre egiteko tresnarik eraginkorrena delako ideia indartzea. Horrela, Osakidetzak bi gaixotasunen aurkako txertaketa bikoitza eskainiko die arrisku-taldeei hitzordu berean.
- 60 urte edo gehiagoko pertsonak.
- Gaixotasun kronikoren bat duten pertsonak: diabetesa, BGBK, kardiopatiak...
- Haurdun dauden emakumeak.
- 6 hilabete eta 5 urte bitarteko haurrak.
- Osasuneko eta eremu soziosanitarioko profesionalak.
Hitzordua eskatu
Arrisku-talderen bateko pertsonek hitzordua eska dezakete, Osakidetzaren webgunearen bidez edo osasun-zentrora edo 900 20 30 50 telefono-zenbakira deituta.
Arrisku-taldekoak ez diren eta txertoa hartu nahi duten pertsonek azaroaren 4ra arte itxaron beharko dute.