Aplikazio habiaratuak
Albisteak
Atzealdea Tren geltokiko igogailua zerbitzuz kanpo
.
2024·10·16
Duela egun batzuetatik, Urnietako tren geltokiko lurpeko pasabideko igogailuetako bat zerbitzutik kanpo dago, horrek eragiten dituen eragozpenekin. Igogailuaren zuloan ura iragazteak eragiten du arazoa, eta, ondorioz, ezin da martxan jarri.
Udaleko Hirigintza saila Renferekin, azpiegituraren eraikitzailearekin harremanetan dago zerbitzua ahalik eta lasterren berrezartzeko.