Aplikazio habiaratuak
Albisteak
Atzealdea Gomendioak haize zakarrengatiko alerta-egoeragatik
.
2024·10·09
Gipuzkoa, Bizkaia eta Araba alerta egoeran daude haize indartsuengatik eta euriagatik, "Kirk" borraskaren dela eta.
Gipuzkoaren kasuan, alerta laranja ezarrita dago eguerdiko 12:00etatik aurrera. Haizeak gogor joko du eta 120 km/h-ko ufadak izan daitezke haizeguneetan.
Egoera horren aurrean, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak hainbat gomendio argitaratu ditu herritarrentzat.
Prebentzioko neurriak:
- Itxi ateak, eta finkatu leihoak eta olanak.
- Kendu lorontziak eta kalera eror daitezkeen gauza guztiak.
Kanpoan bazaude
- Behar-beharrezkoa ez bada, ez joan mendira adierazitako ordu horietan, eta, joan behar baduzu, babes-neurri egokiak hartu.
- Urrundu erlaitzetatik, hormetatik, zuhaitzetatik edo publizitate-hesietatik, eta kontu handiz ibili eraikitzen ari diren edo egoera txarrean dauden eraikinen aurrean bazaude.
- Aldamioak, garabiak eta obrako bestelako elementuak finkatu.
Bidaiaren bat egingo baduzu:
- Ahal bada, ez egin errepideko joan-etorririk, eta, edonola ere, aurrez neurriak hartu.
- Informa zaitez joango zaren edo igaroko zaren aldeko meteorologia-baldintzei buruz.
Itsasaldean bazaude:
- Urrundu zaitez haize gogorrek eragin ditzaketen olatuen eta mareen eragina jasan dezaketen lekuetatik.
- Ez erabili itsasontzirik, eta berrikusi horien amarrak. Ez egin uretako kirolik.
Larrialdietan, deitu 112 zenbakira.
Argazkia: EITB

