Aplikazio habiaratuak
Albisteak
Atzealdea Liburutegiko urriko irakurketa proposamenak
2024·10·02
Udal liburutegitik hiru irakurketa proposamen egiten dizkizuegu urriari begira.
Francesca Giannoneren "La cartera" eleberriak Italiako liburu-saltzaile independenteen saria irabazi du, eta Italiako urteko liburu errebelazioa da, 450.000 ale baino gehiago saldu baititu. Giannonek errealitate gogor bati aurre egin behar dion emakume indartsu eta independente baten istorioa kontatzen du.
Euskaraz irakurri nahi dutenentzat Beñat Sarasolaren “Coca-Cola bat zurekin” aukera aproposa izan daiteke. Frank O'Hara poeta Estatu Batuarraren poema batek sortutako galdera batetik abiatuz honen bizitzaren zati baten berri ematen du Sarasolak. Poema hartan Donostia, Irun, Hendaia, Miarritze eta Baiona aipatu zituen O'Harak eta nobelaren abiapuntua da poeta horrek Euskal Herria zergatik aipatzen zuen azaltzea. Ikerketa horretatik tiraka osatu zuen liburua Sarasolak.
Umeentzako eskaintzari dagokionean, Olivier Tallec idazlearen “Nahi nuke” liburuaren euskarazko bertsioa proposatzen da. Bertan, Katagorri izatearekin konforme ez dagoen katagorri baten historia kontatzen da. Beste animalia bat izan nahi luke eta denak iruditzen zaizkio desiragarri.