Aplikazio habiaratuak
Albisteak
2025eko ur hornidura, estolderia eta zaborrak bildu eta deuseztatzeko zerbitzuaren tasetan hobariak eskatzeko aukera urriaren 31 arte
.
2024·10·01
2025eko ur hornidura, estolderia eta zaborrak bildu eta deuseztatzeko zerbitzuaren tasetan hobariak eskatzeko epea ireki da eta 2024ko urriaren 31n amaituko da.
Hobaria emateko irizpideak ondorengoak izango dira:
- Familia unitatearen diru-sarrera urteko 15.120 € baino txikiagoa bada %90eko hobaria.
- Familia unitatearen diru-sarrera urteko 15.120 € - 22.680 € artekoa bada, %50eko hobaria.
- Kontuan izango dira bizikidetza unitateko kide guztien ondarea eta ondasun higigarriak.
Hobaria urtero eskatu beharko da eta ez du atzeraeraginik izango.
Interesdunek eskuragarri izango dute hobarien inguruko informazioa eta eskaera orria Urnietako udaletxeko Bertan bulegoan.