Edukira joan

Webgunearen titulo eta logoa

Urnietako udalaren logotipoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [eu]

Barruko horrien irudia

Aplikazio habiaratuak

Albisteak

Urnietako udalerrian herritarren bizikidetza sustatzeko eta bermatzeko neurrien ordenantzari behin-behineko onarpena eman zaio

.

2024·10·01


Joan den ostegunean Urnietako udalerrian herritarren bizikidetza sustatzeko eta bermatzeko neurrien ordenantzari behin-behineko onarpena eman zitzaion EAJ-ren eta PSE-EE-ren aldeko bozkarekin eta EH Bilduren abstentzioarekin. Ordenantza jendaurrean egongo da hilabetez, interesa dutenek ekarpenak egin eta aberastu ahal izan dezaten.

Ordenantza hau urte hasieratik ari da lantzen bake eta bizikidetza batzordean, eta udalerrian elkarbizitza sustatu eta bermatzea du helburu, tolerantzia, elkartasuna, askatasuna eta berdintasuna oinarri hartuta.

Osteguneko udalbatzarrean Urnietako udalaren zerbitzura dauden langileen eta jardurnaldi esklusiboa edo partziala duten korporazioko kideen ordainsarien %2ko igoera onartu zen 4/2024 Errege Lege Dekretuaren babesean, kasu honetan aho batez.

Bestalde, Gizarte Zerbitzuetako Batzorde Informatzaileko orduaren aldaketaren berri eman zen. Aurrerantzean, hilabeteko bigarren asteazkenetan izango dira 9:30ean. 
 

Banner-a

Youtube osoko bilkura

Jarrai gaitzazu Youtuben

Banner Informazio guztia eskura klik batean

INFORMAZIO
GUZTIA ESKURA
KLIK BATEAN

  Twitter   Facebook   YouTube

Banner Berrittu

AGENDA KULTURALA

AGENDA