Aplikazio habiaratuak
Albisteak
2024·09·26
Sanmiel jaien ospakizunak direla eta hainbat aldaketa egongo dira herriko errepide eta aparkalekuetan hurrengo egunetan.
Aurten txosnak Plazido Muxika plazan kokatu dira, eta, ondorioz, irailak 30 bitartean bertako aparkelua itxita egongo da.
Errekalde kaleko aparkalekua berriz, urriak 1 bitarte itxita egongo da barraken ondorioz. Bestalde, kale horretan noranzko bakarra egogno da ahalbidetuta ibilgailuentzat, irtetekoa, hain zuzen.
Idiazabal kaleari dagokionean, irailak 27-29 bitartean Itxaspe paretik Kandela tabernaren pareraino itxi egingo da. Bestalde, Etxeberriko biribilgunetik San Joan plazara doan trafikoa Maximo Yurramendi kalera bideratuko da. Arantzubi aldetik San Joan plaza itxita egongo da, San Joan 11 parean. Eta Azkorte kalerako sarrera, Geltoki kaletik egin beharko da behetik gora.
Autobusak
Idiazabal kalean mozketak irauten duten bitartean bi autobus geltoki egongo dira:
- Elkarteen etxearen ondoko biribilgunean.
- ErmotegikoLangardako biribilgune berrian.