Edukira joan

Webgunearen titulo eta logoa

Urnietako udalaren logotipoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [eu]

Barruko horrien irudia

Aplikazio habiaratuak

Albisteak

Atzealdea Udazkeneko Emakumeen Jabekuntza Eskola

.

2024·09·17


Herriko emakumeen ahalduntze-prozesuak sustatzen jarraitzeko xedez, Urnietako Udalak Jabekuntza Eskolaren udazkeneko programazioa prestatu du. Ekintzak urria eta abendua bitartean garatuko dira Lekaio kultur etxean.

Eskaintza

Eskaintzari dagokionean, bost ekintza desberdin izango dira. 

IRAKURLE ESKOLA FEMINISTA 

Emagin. Maider Kery Avaristo Iziar

Egutegia: urriak 3 eta abenduak 5

Ordutegia: 16:00-18:00

Lekua: Lekaio kultur etxea

Hizkuntza: euskara

Prezioa: erroldatuak 5 euro eta erroldatu gabeak 10 euro

Irakurle talde honetan ahalduntze eta kontzientziatze feministan sakonduko dugu, pentsamendu kokatua eta gorpuztua ardatz hartuta. Horretarako, esperientzia eta pentsamendu feministek sorturiko galderak, kezkak, giltzarriak eta diskurtsoak izango ditugu eztabaidagai.  Euskal Herriari zein euskal kulturari buruzko pentsamendu kritiko-feminista garatzeko asmoz trukerako gune bat sortuz.

IZENA EMAN ONLINE

 

MUNDUKO EMAKUME IDAZLEEN IRAKURKETA-KLUBA 

Elkarrekin Hazi Elkartea. Isabel Allende-Robrero

Egutegia: azaroak 7 eta urtarrilak 9

Ordutegia: 18:20-20:30

Lekua: Lekaio kultu etxea

Hizkuntza: Gaztelania

Prezioa: erroldatuak 5 euro eta erroldatu gabeak 10 euro

Irakurketa-klub honetan munduko hainbat herrialdetako idazleen lanez gozatuko duzu, emakumeek testuinguru eta errealitate soziokultural ezberdinetan bizi duten egoera zuzenki edo zeharka aztertzen dutenak.

IZENA EMAN ONLINE


HIL ARTE BIZI: HERIOTZAREN AURREAN GEURE ERARA 

Nere Erkiaga Laka. Tanatologian eta kultur transmisioan aditua

Egutegia: azaroak 14, 21, 28 eta abenduak 12

Ordutegia: 18:00-20:30

Lekua: Lekaio kultur etxea

Hizkuntza: euskara

Prezioa: erroldatuak 5 euro eta erroldatu gabeak 10 euro

Emakumeak mendez mende jaiotza eta heriotza prozesuetan bideratzaile nagusiak izan dira, eta emakume profesional ugarik ere garatu eta hedatu dute haien jakintza, bi prozesuak naturaltasunez eta beldurrik gabe bizitzeko. Heriotzaren aurrean dugun beldurra zeharkatu dezakegula sinetsita sortu ditu Nere Erkiagak Hil Arte Bizi tailerrak. Tailer hauetan heriotzaren inguruko kontu praktikoak landuko ditugu, eta norberak zer pentsatzen duen eta zer erabaki nahi duen argitzen joan. 

Heriotzaren aurrean ere, norberak bere era duelako. Eta taldean egindako lanarekin, beldurrak txikitu daitezkeelako.

IZENA EMAN ONLINE

 

ONGIZATE EMOZIONALA ETA AUTOZAINKETA

Saioa Garmendia Urialde. Ongizate emozionalean aditua.

Egutegia: urriak 22, azaroak 5 eta 19, eta abenduak 3

Ordutegia: 18:00-20:00

Lekua: Lekaio kultur etxea

Hizkuntza: elebitan

Prezioa: erroldatuak 5 euro eta erroldatu gabeak 10 euro

Geure ongizate emozionala zaintzeko behar dugun guztia aztertuko  dugu, eta aldi berean, hobetzeko baliabideak eskainiko ditugu; geure buruarekin ondo eta lasai sentitzeko, egunerokotasuna hobetzeko, autoestimua hobetzeko, eta emozioak hautemateko eta menderatzeko baliabideak, besteak beste.

IZENA EMAN ONLINE

 

SOLASALDIA: EMAKUMEAK KIROLEAN: TXARO TOMASENA

Eguna: azaroak 21

Lekua: Sarobe arte eszenikoen gunea

Ordutegia: 18:00

Hizkuntza: elebitan

Sarrera: librea edukiera bete arte

Txaro Tomasena 78 urteko urnietarra, emakumea eta kirolaria dugu, erraz amore ematen ez duen horietakoa. Iaz munduko errekorra hautsi zuen, Gibraltarko itsas-zeharkaldia neoprenoarekin igerian egin duen pertsona edadetuena bilakatuz. Modu honetan bere lorpen zerrenda handitu zuen. Dena den asko dira Txarok egin izan dituen eta egiten dituen kirolak: igeriketa, triatloia, yoga, pilates, indar ariketak, ibilaldiak, … Urte askotako ibilbidea du egina, eta geratzen zaiona. Bere esperientzia lehen pertsonan entzun eta bererekin solasteko aukera izango dugu Saroben.

Izen ematea

Jabekuntza Eskolako ekintzetan parte hartu nahi duten emakumeek irailak 17-27 bitartean eman beharko dute izena Bertan herritarren arretarako bulegoan (astelehenetik ostiralera 7:30-14:30) edo Gazte Informazio puntuan (astelehenetik ostegunera 16:30-19:30). Online ere egin daiteke Urnietako Udalaren webgunean.

IZENA EMAN ONLINE

Informazio guztia eskura dago Urnietako Udalaren webgunean. Halaber, zalantzaren bat izanez gero berdintasuna@urnieta.eus helbidera idatzi edo berdintasun arlora deitu daiteke: 943008000 

Zaintza zerbitzua

Bestalde, zaintza zerbitzua eskainiko da. Beharra dutenek ekintza bakoitza hasi baino 15 egun aurretik eskatu beharko dute.

Banner-a

Youtube osoko bilkura

Jarrai gaitzazu Youtuben

Banner Informazio guztia eskura klik batean

INFORMAZIO
GUZTIA ESKURA
KLIK BATEAN

  Twitter   Facebook   YouTube

Banner Berrittu

AGENDA KULTURALA

AGENDA