Aplikazio habiaratuak
Albisteak
Atzealdea Parte hartu Urnietako Zaintza Ekosistemaren egituraketan maiatzaren 26ra arte
2024·05·07
Udaleko Gizarte Zerbitzuetako Sailak plan partekatu eta kolaboratibo bat garatuko du Urnietako zainketen ekosistema antolatzeko helburuarekin.
Horretarako, partaidetza prozesu bat jarri da abian, eta bertan beharren diagnostiko bat egingo da eta hurrengo urteetarako ibilbide orri bat diseinatuko da. Urnietako pertsona, entitate eta erakunde guztiek izango dute prozesuan parte hartzeko aukera. Horretarako, galdetegi bat bidali da udalerriko etxe guztietara, eta maiatzaren 26ra arte herriko hainbat tokitan ipini diren buzoi eta kutxetan utzi ahal izango da: Bertan, Lekaio, kiroldegia, Sarobe eta Elkarteen Etxea, besteak beste. Galdetegia online ere bete ahal izango da, bai APPan, bai Udalaren webgunean. 16 urtetik gorako pertsona guztiek parte hartu ahal izango dute.
Udalak prozesuan parte hartzeko deia egiten die urnietarrei, zainketena denoi eragiten digun gaia baita. Horrela, beharrizanen diagnostiko errealagoa egingo da datozen urteetarako ibilbide-orria diseinatzeko.