Aplikazio habiaratuak
Albisteak
2024·09·11
Udal liburutegitik hiru irakurketa proposamen egiten dizkizuegu irailari begira.
“Mundu zitalaren kontra” Lizar Begoñak Igartza sariari esker idatzitako lehenengo eleberia da. Bertan, egungo gizartearen erretratu zorrotz bat egiten du egileak: identitate lausoak, harreman zehaztugabeak, helburu eta esperantza argirik gabe noraezean ibiltzea…
“Aitona Floren” Karmele Mitxelenak idatzitako eta umeei zuzenduriko liburu bat da. Bat-batean hil da aitona eta June bilobak bere hutsuneari nola aurre egiten dion kontatuko da historio honetan.
Eta azkenik, Eduardo Mendozak "Tres enigmas para la organización" aurkezten du bere abentura dibertigarriena, bere umore sen bikainarekin, satira sozialarekin eta bere bereizgarri diren endredozko komediarekin idatzia dagoena. Isilpeko gobernu-erakunde bateko kideek hiru kasuren ikerketa oso arriskutsuari egin behar diote aurre, agian elkarrekin lotuta daudenak. Suspensearen eta algararen artean, irakurleak bat egin beharko du talde zentzugabe honekin, puzzle zoragarri honen hiru enigmak konpondu nahi baditu.