Edukira joan

Webgunearen titulo eta logoa

Urnietako udalaren logotipoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [eu]

Barruko horrien irudia

Aplikazio habiaratuak

Albisteak

Atzealdea Babiloniako etxebizitza libreen obra-lizentzia onartu da

.

2026·10·30


Udalbatza eta Gobernu Batzarra egin ziren atzo arratsaldean Urnietako Udalean.

Gobernu Batzarrean, AIU32 Babilonia hirigintza-eremuan 82 etxebizitza libre eta 164 aparkaleku-plaza eraikitzeko obra-lizentzia onartu zen EAJ-ren eta PSE-EE-ren bozkekin. EH Bildu abstenitu egin zen. Gogorarazi behar da garapen horretan guztira 340 etxebizitza eraikiko direla, eta horietatik %75 etxebizitza babestuak izango direla. Hala ere, eraikitzen hasiko diren lehenengoak etxebizitza libreak izango dira.

Era berean, Babilonia eremuan adinekoentzako egoitza-zentro bat eraikitzeko beharrezkoa den lurzatia Gipuzkoako Foru Aldundiari lagatzeko akordioa ere onartu zen. Kasu honetan aho batez. Egoitza-baliabidea Foru Aldundiak garatuko du.

Udalbatza

Udalbatzan ere hainbat gai onartu ziren. Horien artean, Mugikortasun Iraunkorreko Planaren hasierako onarpena. Planak neurri ugari jasotzen ditu pertsonentzako atseginagoa, jasangarriagoa eta seguruagoa izango den herria eraikitzeko. EAJk eta PSE-EEk alde bozkatu zuten, eta EH Bildu abstenitu egin zen.

Bozketa-emaitza bera izan zuen Urnietako Udaleko telelanaren araudiaren behin betiko onarpenak ere.

Bestalde, teknikari informatikariaren lanpostua A1 azpitaldetik A2 azpitaldera egokitzeko Lanpostuen Zerrendaren aldaketa EAJren eta PSE-EEren botoekin onartu zen. Kasu horretan, EH Bilduk aurka bozkatu zuen.

Azkenik, Emakumeen Aurkako Indarkeria Desagerrarazteko Nazioarteko Eguna dela eta, azaroaren 25eko adierazpena aho batez onartu zen.

Banner-a

Youtube osoko bilkura

Jarrai gaitzazu Youtuben

Banner Informazio guztia eskura klik batean

INFORMAZIO
GUZTIA ESKURA
KLIK BATEAN

  Twitter   Facebook   YouTube

Banner Berrittu

AGENDA KULTURALA

AGENDA