Edukira joan

Webgunearen titulo eta logoa

Urnietako udalaren logotipoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [eu]

Barruko horrien irudia

Aplikazio habiaratuak

Albisteak

Atzealdea Bakardadearen gaineko mahai-ingurua eta Kafe Zaintzailea ekimenaren aurkezpena, herritar ugariren parte-hartzearekin

.

2026·10·29


Urnietan zaintza-ekosistema propioa eraikitzeko egiten ari den lanketaren barruan, herritar guztiei zuzendutako jardunaldi irekia egin zen astearte arratsaldean Lekaio kultur etxean.

Herritar ugari bertaratu zen bi zatitan banatutako hitzordura. Lehenengo blokean bakardadearen inguruko mahai-ingurua egin zen, eta bigarrenean Kafe Zaintzailea ekimena aurkeztu zen.

Bakardadeen gaia lantzeko, Euskadi Lagunkoia programako Andrea Pozoren parte-hartzea izan zen, eta mahai-inguruan parte hartu zuten baita, Maria Jesus Arrozpidek, Kontxi Albizuk, Laura Martinezek eta Peio Urretabizkaiak.

Pozok azaldu zuenez, bakardadea sentimendu subjektiboa da, eta ez dago bakardade bakar bat, hura bizitzeko modu ugari baizik. Pertsona bakoitzak modu desberdinean bizi eta sentitzen du bakardadea, bizi den testuinguruaren eta kultura-ingurunearen, baita bere nortasunaren, ohituren eta bizimoduaren arabera ere.

Azpimarratu zuen bakardadea maiz adineko pertsonekin lotzen bada ere, berak bizi-etapekin eta bizitzako trantsizioekin lotzen duela, eta ez adin-tarte jakin batekin soilik. Zentzu horretan, pertsona bakoitzaren egoera pertsonalak eta inguruneak eragin handia dutela nabarmendu zuen. Adibide gisa, mugikortasun-arazoak dituen eta etxean igogailurik ez duen pertsona baten kasua aipatu zuen. Egoera horrek harremanak mugatu eta bakardade-sentimendua areagotu dezake. Izan ere, askotariko faktoreak egon daitezke sentimendu horren atzean.

Bestalde, bakardadea oraindik ere gai tabua dela adierazi zuen, eta horren inguruan gutxi hitz egiten dela. Egoera horri aurre egiteko eta bakarrik sentitzen diren pertsonak identifikatzeko, ezinbestekotzat jo zuen gaia mahai gainean jartzea, komunitatea aktibatzea eta pertsonen arteko harremanak sendotzeko zubiak eraikitzea.

Kafe Zaintzailea

Helburu horrekin sortu da Kafe Zaintzailea ekimena Urnietan, Zaintza Mahaiko hainbat kideren eskutik: Tere Lasarte, Josune Zubeldia, Eli Etxezarreta, Joxpi Lasa, Ana Pozas eta Consuelo Frutos.

Antolatzaileen esanetan, Kafe Zaintzailea hitz egiteko, entzuteko eta lagunduta sentitzeko espazio bat izango da. Herritar guztiei irekita dagoen topaketa informala izango da, kafe baten bueltan elkar ezagutzeko, esperientziak partekatzeko eta komunitatea indartzeko.

Lehen hitzordua azaroaren 22an izango da, 17:00etatik 19:00etara, kiroldegiko erabilera anitzeko gelan. Deialdia herritar guztiei zuzenduta dago: adinekoei, gazteei, zaintzaileei eta, oro har, partekatzeko eta entzuteko gogoa duen edonori.

Ekimenaren sustatzaileek urnietarrak lehen saio honetan parte hartzera animatzen dituzte. Interesa dutenek nahikoa izango dute egunean bertan bertaratzearekin.


 


 


 


 


 


 


 


 


 

Banner-a

Youtube osoko bilkura

Jarrai gaitzazu Youtuben

Banner Informazio guztia eskura klik batean

INFORMAZIO
GUZTIA ESKURA
KLIK BATEAN

  Twitter   Facebook   YouTube

Banner Berrittu

AGENDA KULTURALA

AGENDA