Edukira joan

Webgunearen titulo eta logoa

Urnietako udalaren logotipoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [eu]

Barruko horrien irudia

Aplikazio habiaratuak

Albisteak

Atzealdea Zaintzaren gaineko jardunaldi irekia egingo da urriaren 27an

.

2026·10·23


Urnietan zaintza-ekosistema propioa eraikitzeko egiten ari den lanketaren barruan, herritar guztiei zuzendutako jardunaldi irekia antolatu da urriaren 27rako. Saioa 17:00etan izango da, Lekaio kultur etxean.

Jardunaldiak bi ardatz nagusi izango ditu. Alde batetik, bakardadeen inguruko mahai-ingurua egingo da, eta gai horren inguruan arituko dira Euskadi Lagunkoia programan lan egiten duten profesionalak.

Bestetik, Kafe Zaintzaileak taldearen aurkezpena egingo da. Zaintza Mahaiko kideek osatutako talde honek bere jarduna eta helburuak aurkeztuko ditu, eta komunitate-esparruan, herritar guztiei irekita, aldizka antolatuko dituen ekimenen berri emango du.

Herritarrak animatzen dira zaintzaren inguruko hausnarketa sustatzea, elkarguneak sortzea eta komunitatearen parte-hartzea indartzea helburu duen jardunaldian parte hartzera.


 


 

Banner-a

Youtube osoko bilkura

Jarrai gaitzazu Youtuben

Banner Informazio guztia eskura klik batean

INFORMAZIO
GUZTIA ESKURA
KLIK BATEAN

  Twitter   Facebook   YouTube

Banner Berrittu

AGENDA KULTURALA

AGENDA