Edukira joan

Webgunearen titulo eta logoa

Urnietako udalaren logotipoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [eu]

Barruko horrien irudia

Aplikazio habiaratuak

Albisteak

Atzealdea 0-6 urte bitarteko haurrentzako ipuin kontaketa saioak

.

2026·10·21


Urnietako 0-6 urte bitarteko haurrek "Liburu baby kluba"-z eta “Liburu txiki kluba”-z gozatzeko aukera izango dute hurrengo datozen asteetan. Ekimena elkarlanean garatzen da Urnietako Udaleko Kultura sailaren, Bookstart Euskadi Gipuzkoaren eta Mestiza Elkarte Artistiko Soziokulturalaren artean.

Liburu baby kluba 0 eta 3 urte bitarteko haurrei zuzenduta dago eta haurrek heldu baten laguntzarekin joan beharko dute. Hitzorduak Lekaioko areto nagusian, 17:00etan izango dira ondorengo egunetan. Saio hauen gehieneko edukiera 20 familiakoa izango da.

  • Urriak 28
  • Azaroak 18 
  • Azaroak 25
  • Abenduak 2

Liburu txiki kluba bestalde, 4-6 urte arteko haurrei zuzenduta dago. Kasu honetan saio bakarra eskainiko da azaroaren 13an, 17:30ean Xoxokako eskola zaharrean.

Bestalde, 2023an, 2024an, 2025ean eta 2026an jaiotako haurren familiei doako liburu sorta bat banatuko zaie Lekaioko liburutegian urriaren 26tik aurrera.

Banner-a

Youtube osoko bilkura

Jarrai gaitzazu Youtuben

Banner Informazio guztia eskura klik batean

INFORMAZIO
GUZTIA ESKURA
KLIK BATEAN

  Twitter   Facebook   YouTube

Banner Berrittu

AGENDA KULTURALA

AGENDA