Edukira joan

Webgunearen titulo eta logoa

Urnietako udalaren logotipoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [eu]

Barruko horrien irudia

Aplikazio habiaratuak

Albisteak

Atzealdea Antzerkia protagonista asteburu honetan

.

2026·10·20


Antzerkia eta arte eszenikoak gustuko dituztenek izango dute non aukeratua asteburu honetan urnietan, hiru hitzordu izango baitira.

Txalo-Talo taldearen eskutik “Gure kontuk” antzezlana

  • Eguna: urriak 23
  • Ordua: 19:00
  • Lekua: Sarobe
  • Hizkuntza: euskara
  • Sarrera: librea edukiera bete arte

Sinopsia: Ikuskizun berria estreinatzeko ordua iritsi da. Oraingoan, antzerkigile ospetsu baten esku utzi dute gidoia sortzeko lana; inoiz iritsiko ez den gidoia. Estreinaldia dator eta ez dago gidoirik… Barruan mezu misteriotsu bat duen kaxa bat besterik ez.

Formatu txikiko arte eszenikoen lehiaketako finala

  • Eguna: urriak 24
  • Ordua: 19:00
  • Lekua: Sarobe
  • Hizkuntza: elebitan
  • Sarrera: doan

Formatu Txikiko Arte Eszenikoen Lehiaketaren finala iritsi da urriko lehen 3 asteburuetan sailkapenak jokatu ostean. Antzerkia, dantza, performancea eta bestelako proposamenak ikusteko eta sortzen ari diren artistak ezagutzeko aukera paregabea.

Les figueretes taldearen “Tierra” antzezlana

  • Eguna: urriak 25
  • Ordua: 19:00
  • Lekua: Sarobe
  • Hizkuntza: gaztelania
  • Sarrera: doan

Sinopsia: Eta egun batean esnatu, eta lur azpian zaudela ohartuko bazina?
Lurra bi ekitalditan banatutako antzezlana da,non erortzea bizitzara itzultzea den.
Lur azpian, gure desiorik ezkutuenekin egingo dugu topo. Garena agerian uzten duen ikuspegi esperpentikoa. Zulo batetik begiratutako errealitatea, non, agian, gauzarik errazena geure burua aurkitzea den.
Ausartzen al zara?…
 

Banner-a

Youtube osoko bilkura

Jarrai gaitzazu Youtuben

Banner Informazio guztia eskura klik batean

INFORMAZIO
GUZTIA ESKURA
KLIK BATEAN

  Twitter   Facebook   YouTube

Banner Berrittu

AGENDA KULTURALA

AGENDA