Aplikazio habiaratuak
Albisteak
Atzealdea BetiOn Telelaguntza Zerbitzu Publikoari buruzko hitzaldi informatiboa urriaren 20an
2026·10·15
Datorren urriaren 20an, 17:00etan, Jubilatuen Elkartean, BetiOn Telelaguntza Zerbitzu Publikoari buruzko hitzaldi informatiboa egingo da, zerbitzu hau ezagutu nahi duten herritar guztiei zuzenduta.
Telelaguntza etxean ematen den arreta-zerbitzu iraunkorra da, erabiltzaileei urteko egun guztietan eta eguneko 24 orduetan laguntza eskaintzen diena. Etxean instalatutako terminal baten eta erabiltzaileak soinean eramaten duen eskumuturreko edo zintzilikario baten bidez, larrialdi edo gizarte-premiaren aurrean berehalako erantzuna jasotzeko aukera ematen du, zuzenean edo beharrezkoak diren komunitateko beste baliabide batzuk aktibatuz.
Saioan zehar, zerbitzuaren ezaugarriak eta funtzionamendua azalduko dira, baita norentzat den, nola eska daitekeen eta eskaera egiteko prozedura zein den ere, beste hainbat gairen artean.
Hitzaldian BetiOn zerbitzuko eta Udaleko Gizarte Zerbitzuetako profesionalek parte hartuko dute, eta bertaratutakoen zalantzak argitzeko aukera izango da.
- Eguna: urriaren 20a
- Ordua: 17:00
- Lekua: Jubilatuen Elkartea


