Aplikazio habiaratuak
Albisteak
Atzealdea Zaintza Mahaiaren zortzigarren saioa
2026·10·15
Urnietako Zaintza Mahaiak urriaren 13an egin zuen bere zortzigarren saioa.
Saioaren lehen zatian, datorren urriaren 27an egingo den Jardunaldi Irekiaren diseinua landu zen. Horretarako, Andrea Pozok parte hartu zuen saioan. Euskadi Lagunkoia programaren baitan diharduen profesionalak “Bakardadeak” gaiari buruz hitz egingo du jardunaldian, eta egingo den mahai-ingurua dinamatzeko ardura ere izango du.
Era berean, jardunaldi horretan aurkeztuko den “Kafe-Zaintzaileak” taldearen gaia jorratu zen. Zaintza Mahaiko kideek osatutako talde honek bere burua aurkeztuko du talde gisa, eta komunitate-esparruan, herritar guztiei irekita, aldizka antolatuko dituen jardueren berri emango du.
Ondoren, aurreko saioan Zaintza Mahaiko kideei formatu lagunkoian banatutako ekintza-planaren kontrastea egin zen. Ekarpenak jasotzeko, zalantzak argitzeko eta oraindik zehaztu gabe zeuden alderdiak definitzeko.
Bestalde, 2027. urterako Zaintza Mahaiaren funtzionamendu-proposamena aurkeztu zen, orain arte egindako lanari jarraipena emateko asmoz.
Amaitzeko, hurrengo topaketaren hitzordua zehaztu zen. Hain zuzen ere, urriaren 27an, 17:00etan, Lekaio Kultur Etxean egingo den Jardunaldi Irekian elkartuko dira berriro.
Topaketa herritar guztiei irekia izango da, eta bi ardatz nagusi izango ditu:
- Bakardadeei buruzko mahai-ingurua
- Kafe Zaintzaileak taldearen aurkezpena.






