Aplikazio habiaratuak
Albisteak
Atzealdea Gimnasia Kalean, urriaren 18an, 10:00etan, San Joan plazan
2026·10·13
Gimnasia Erritmikoko Oreka eta Oskarbi klubek, eta Gimnasia Artistikoko Izurde taldeak, Gimnasia Kalean ekimenean parte hartuko dute urriaren 18an, 10:00etan, San Joan plazan. Jardueraren helburua da gimnasia erritmikoa eta artistikoa herritarrengana gerturatzea eta klubek urte osoan zehar egiten duten lana ezagutaraztea.
Ikusi, ezagutu eta probatzeko aukera
Ekitaldian zehar, talde bakoitzak ordu erdi inguruko saioak eskainiko ditu. Hala ere, ez da erakustaldi soil bat izango; izan ere, bertaratzen diren herritarrek kirol modalitate horiek probatzeko aukera ere izango baitute. Horrela, erabiltzen duten materiala ezagutu, oinarrizko mugimenduak praktikatu eta gimnasia erritmikoari zein artistikoari buruzko zalantzak argitu ahal izango dituzte.
Jarduerak aukera paregabea eskainiko du bi kirol diziplina hauek gertutik ezagutzeko eta lehen eskutik bizitzeko.
- Eguna: urriak 18
- Ordua: 10:00
- Lekua: San Joan plaza (Euria eginez gero Udal pilotalekuan)


