Edukira joan

Webgunearen titulo eta logoa

Urnietako udalaren logotipoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [eu]

Barruko horrien irudia

Aplikazio habiaratuak

Albisteak

Atzealdea Urnietako Adarra kirol elkarteko judoken emaitza bikainak Euskadiko Senior Txapelketan

.

2026·10·13


Urnietako judoak ospatzeko moduko albistea jaso du Euskadiko Judo Senior Txapelketan lortutako emaitza bikainei esker. Adarra Urnietako zazpi judokak parte hartu zuten lehiaketan, eta emaitza apartak eskuratu zituzten, Urnietaren izena goi-goian utziz.

Guztira, bi urrezko domina, hiru zilarrezko domina, brontzezko domina bat eta bosgarren postu bat lortu zituzten.

Urrezko dominak Iker Lizarribarrek (+100 kg kategorian) eta Elene Lizarribarrek (-70 kg kategorian) eskuratu zituzten. Zilarrezko dominak, berriz, Maialen Lopezek (-48 kg), Urtzi Iriondok (-81 kg) eta Borja Secok (-100 kg) lortu zituzten.

Brontzezko domina Peio Santosek eskuratu zuen (-60 kg kategorian), eta Igor Colinak, -73 kg kategorian, bosgarren postua lortu zuen brontzezko dominaren lehian borroka estua galdu ondoren.

Emaitza hauek ez dira kasualitatearen ondorio, baizik eta denboraldi osoan zehar egindako lanaren, ahaleginaren eta tatami gaineko dedikazioaren isla zuzena. Gainera, judoka batzuek euren ibilbide lehiakorrari jarraipena emango diote Iparraldeko Sektorean parte hartuz; hitzordu horretan Espainiako Txapelketarako sailkapena izango da jokoan.

Urnietako Udalak zorionik beroenak helarazi nahi dizkie Urnietako Adarra kirol elkarteko judoka guztiei lortutako emaitza bikainengatik, eta zorterik onena opa die datozen erronka eta txapelketetarako.
 

Banner-a

Youtube osoko bilkura

Jarrai gaitzazu Youtuben

Banner Informazio guztia eskura klik batean

INFORMAZIO
GUZTIA ESKURA
KLIK BATEAN

  Twitter   Facebook   YouTube

Banner Berrittu

AGENDA KULTURALA

AGENDA