Aplikazio habiaratuak
Albisteak
Atzealdea Garratzako errepidea itxita egongo da urriaren 13tik aurrera, Egape DBHko obrak direla eta
2026·10·09
Egape DBHko eraikin berria eraikitzeko lanak direla eta, Garratzako errepidea itxita egongo da urriaren 13tik aurrera, gutxienez bi astez.
Mozketa Ler Argi hotelerako sarbidearen eta Lizardi 1-3 plazarako sarreraren artean egingo da. Hala ere, itxiera indarrean dagoen bitartean, Ler Argi hotelera Lasarteko errepidetik sartu ahal izango da, eta Lizardi 1-3 plazara, berriz, Lizardi kaletik.
Urnietako Udalak aldez aurretik barkamena eskatzen du neurri honek sor ditzakeen eragozpenengatik.

