Aplikazio habiaratuak
Albisteak
Atzealdea Aparkalekuen itxiera urriaren 13an eta 14an, Arantzubiko arrapala mekanikoak jartzeko lanak direla eta
2026·10·09
Arantzubiko aldapan egiten ari diren obren barruan, urriaren 13an eta 14an arrapala mekanikoak jartzeko lanak gauzatuko dira.
Lan horiek segurtasunarekin egin ahal izateko, inguruko aparkaleku eta garaje batzuk ezingo dira erabili egun horietan.
Urriaren 13an, ezin izango dira kotxeak sartu edo atera Los Herreros kalera. Horretarako, Udaltzaingoak aurretik hasiko ditu kale horretako eta Plazido Muxikan ipinitako behin-behineko aparkalekuko ibilgailuak kentzeko lanak.
Urriaren 14an, berriz, itxita egongo dira Los Herreros eta San Joan kaleen arteko garaje eta aparkalekuetarako sarbideak.
Urnietako Udalak aldez aurretik barkamena eskatzen du neurri hauek eragin ditzaketen eragozpenengatik.

