Aplikazio habiaratuak
Albisteak
Atzealdea Adarramendi inguruan bisita komentatua
.
2026·10·08
Ondarearen Europako Jardunaldien barruan Adarramendi inguruan bisita komentatua egingo da Urnietan.
Gure arbasoak naturaz baliatu ziren haien egunerokoa garatzeko, eta horren adibide dira karobi labeak, baso lepatuak eta elurzuloak. Urnietan oraindik zutik jarraitzen dute zenbait baso lepatuk eta elurzulok, eta horiek ezagutzeko eta naturaz gozatzeko balio izango du bisita honek.
- Eguna: urriak 17
- Ordua: 10:00
- Lekua: Besadegin izango da elkargunea
- Prezioa: doako aktibitatea da
- Hizkuntza: euskara + gaztelania
- Izen ematea: 943 008 000 edo merkataritzaurnieta@urnieta.eus


