Aplikazio habiaratuak
Albisteak
Atzealdea Elkarteen Etxeko biribilgunetik ITVko biribilgunera arteko errepidea itxita egongo da urriaren 8ko arratsaldetik urriaren 9ko goizaldera
.
2026·10·07
Telesail baten grabaketa dela eta, Elkarteen Etxeko biribilgunetik ITVko biribilgunera arteko errepidea itxita egongo da urriaren 8ko 16:00etatik urriaren 9ko 04:00etara.
Aipatutako ordutegian, autobusak soilik igaro ahal izango dira bide horretatik. Gainerako ibilgailuentzat errepidea itxita egongo da.
Urnietako Udalak aldez aurretik barkamena eskatzen du neurri honek eragin ditzakeen eragozpenengatik.

