Edukira joan

Webgunearen titulo eta logoa

Urnietako udalaren logotipoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [eu]

Barruko horrien irudia

Aplikazio habiaratuak

Albisteak

Atzealdea Xoxokako festak urriak 5-11 bitartean

.

2026·10·04


Jaiek eta ospakizunek ez dute etenik Urnietan. Sanmielez gozatu ostean eta asteburu honetan Arrosarioko Ama Birjinaren ohorezko jaiak eta Baserritarren Eguna ospatu eta gero, festak landagunera egingo du jauzi. 

Urriaren 5ean emango zaie hasiera Xoxokako festei eta bertako auzo elkarteak egindako lan bikainari esker, urriaren 11 bitarte ekintza mordoaz gozatzeko aukera izango da.

Festetako lehen egunean Herri kirolak egongo dira 12:30ean eta parte hartzaileen artean izango da Julen Gabirondo auzotarra. Ondoren, 14:00etan, bazkaria egongo da Mikel Artola eta Unai Gaztelumendi bertsolariekin.

Urriaren 8an, zezen txikiak eta poniak izango dira 17:30ean. Baita zahagi ardoa eta gau sorpresa ere, non irudimena eta barreak ziurtatuta egongo diren.

Asteburua

Ohiko moduan hitzordu gehienak asteburuan pilatuko dira. Urriaren 9an, ostirala, Alkizaren aurka jokatuko den herri kirol apustua ikusi ahal izango da arratsaldeko 18:00etan. Ondoren, bertso afaria Andoni Rekondo eta Andoni Mujika (Anatx) bertsolariekin eta gauean berriz, Komerik taldea eta Gaupasa DJ Oattolorekin.

Urriaren 10ean, larunbata, hamaiketakoa eta haurrentzako gaztelu puzgarriak izango dira goizeko 11:30ean. Segidan aizkora erakustaldia egingo da eta Malen Morandeira herriko harri jasotzailea ere ikusi ahal izango da. 

Arratsaldeko lehen hitzordua 15:00etan izango da mus azkarreko txapelketarekin. Arratsaldean zehar gaztelu puzgarriez, Andoni magoaz, toka eta karabina txapelketaz eta betizu jateaz gozatu ahal izango da. Eta gaua luzatu nahi dutenentzat gaupasa Itzal taldearekin eta DJ Dreams.

Urriaren 11n, azkenik, Egape Dantza Taldeak erakustaldia eskainiko du 12:00etan eta 13.00etan meza Nagusia ospatuko da. Arratsaldeko 17:30etik aurrera berriz, Poxta Zaharren aurkako herri kirol lehiaketa, sagardo dastaketa, Iruzta taldearen kontzertua eta DJ Biki Bikiak izango dira. 

Autobus zerbitzua

Xoxokara bertaratu nahi dutenentzat doako autobus zerbitzua eskainiko da urriaren 9an eta 10ean. Autobus geltokia Elkarteen Etxearen ondoko biribilgunean egongo da.

  • Urriak 9: Urnieta - Xoxoka 17:30, 20:00, 1:00
  • Urriak 9: Xoxoka - Urnieta 20:15, 1:15, 2:30, 3:30, 4:30, 5:30, 6:30
  • Urriak 10: Urnieta - Xoxoka 16:30, 20:00, 1:00
  • Urriak 10: Xoxoka - Urnieta 20:30, 1:15, 2:30, 3:30, 4:30, 5:30, 6:30


 

Banner-a

Youtube osoko bilkura

Jarrai gaitzazu Youtuben

Banner Informazio guztia eskura klik batean

INFORMAZIO
GUZTIA ESKURA
KLIK BATEAN

  Twitter   Facebook   YouTube

Banner Berrittu

AGENDA KULTURALA

AGENDA