Edukira joan

Webgunearen titulo eta logoa

Urnietako udalaren logotipoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [eu]

Barruko horrien irudia

Aplikazio habiaratuak

Albisteak

Atzealdea Ekintza mordoa urriko lehen asteburuan

.

2026·10·02


Sanmiel jaiak amaitu arren, Urnietak jai giroan jarraituko du, eta urriko lehen asteburuan Arrosarioko Ama Birjinaren omenezko jaiek eta baserritarren egunaren ospakizunek hartuko dute lekukoa.

Urriak 2

Urriaren 2an, Zeatikez eta Hoferen kontzertuak izango dira entzungai 22:30etik aurrera. Kontzertuak San Joan plazan zeuden iragarrita, baina eguraldiaren iragarpenaren ondorioz Egapera lekualdatu dira.

Urriak 3

Urriaren 3an, 2-12 urte bitarteko haur eta gaztetxoei zuzendutako txirrindularitza jardunaldia izango da goizeko 11:00etan Egape ikastolan Andoaingo Txirrindularitza Elkarteak antolatuta. Arratsaldeko 18:00etan ostera, esku pilota jaialdia jokatuko da udal pilotalekuan UKE-ren eskutik eta 19:00etan DJ Revuk Idiazabal kalea girotuko du. Gaueko 23:00-3:00 bitartean azkenik, DJ Revu eta SIWANABA arituko dira Idiazabal kalean. 

Burrunba eguna ere ospatuko da larunbat honetan Urnietan euskararen aldeko gazte mugimenduaren eskutik.

Urriak 4

Urriaren 4ean, meza nagusia izango da elizan eguerdiko 12:00etan. Ordu berean emango zaio hasiera ardoen dastaketari San Joan plazan Urnietako Batzokiaren eskutik. Arratsaldeko 18:00-20:00 bitartean hainbat ekintza egongo dira San Joan plazan: AEK-k antolaturiko Sagar zakuaren erronka, Aizkibel harrobiak babesturiko Txekor jate solidarioa (Pausoka elkartearen aldeko ekarpena), Sagardo dastaketa eta Iratzar erromeria.

Frontoian bestalde, zesta puntako XVI. Willy Etxeberria Memoriala ikusi ahal izango da.

Erremontea bertan behera

Egun horretarako erremonte jaialdia ere programatua zegoen baina bertan behera geratu da.

Leku aldaketak egon daitezke eguraldiaren arabera

Gaurko kontzertuak Egapera aldatu diren modu berean, San Joan plazan eta Idiazabal kalean iragarrita dauden ekintzak ere Egapera lekualdatu daitezke egurialdiaren arabera. Hala bada, zabalduko da abisua.
 

Banner-a

Youtube osoko bilkura

Jarrai gaitzazu Youtuben

Banner Informazio guztia eskura klik batean

INFORMAZIO
GUZTIA ESKURA
KLIK BATEAN

  Twitter   Facebook   YouTube

Banner Berrittu

AGENDA KULTURALA

AGENDA