Aplikazio habiaratuak
Albisteak
Atzealdea Berdinki zirku garaikideko konpainiaren “Leinu” ikuskizuna urriaren 18an, Saroben: PARTE HARTU SARREREN ZOZKETAN!
2026·10·01
Berdinki zirku garaikideko konpainiaren “Leinu” ikuskizuna ikusgai izango da urriaren 18an, Sarobe arte eszenikoen gunean.
- Eguna: urriak 18
- Ordua: 17:30
- Lekua: Sarobe arte eszenikoen gunea
- Hizkuntza: euskara
- Sarrera: 3 euro
2 sarrerako 4 sorta zozkatuko dira urriak 4 arte arte izena ematen duten urnietarren artean.
Zozketan parte hartzeko egin klik ondorengo estekan
PARTE HARTU SARREREN ZOZKETAN!
Sinopsia: Elkarrekin bizi ametsa betetzen ari direla ohartu gabe bikote bat 40 urteren bueltan aurkitzen da. Baina guraso izateko nahiak krisi egoerara eramango ditu beraien zalantza eta beldurrak parez pare jarriaz. Elkarrekin sorturiko guztia zalantzan ikusiko dute, izaki berri batek erdigunean zuten lanaren lekua hartuko duelakoan.Alea iacta est.
Fitxa artistikoa
- Zuzendaritza artistikoa: Maika Etxekopar
- Zuzendari laguntzailea: Iraitz Lizarraga
- Zuzendariak: Irati Gonzalez y Koldo Arakistain
- Antzezleak: Irati Gonzalez Jaimerena – Koldo Arakistain Irazusta
- Eszenografia: Xabi Mujika Aldarsoro
- Musika: Ane Arruti Lopetegi
- Argiztapena: Carlos Solano (The Lumen Box)
- Soinua: Jon Martinez Montaña (Ima-ges)

