Aplikazio habiaratuak
Albisteak
2024·07·21
30 urte bete dira 1994ko uztailaren 21ean Sarobe Arte Eszenikoen Guneak ateak ireki zituenetik. Urte hauetan guztietan erreferente bihurtu da eskualdean, Euskal Herriko konpainia esanguratsuenen laborategia izan baita. Arrakastara handia lortu duten hamaika proiektu landu eta aurrestreinatu dira Saroben, antzoki entzutetsuagoetara jauzi egin aurretik. Era berean, udal ikuskizunen sorreraren bitartez, Urnietan kulturaren sorkuntza sustatu eta bultzatu da.
Antzerkia, dantza, musika eta zinea izan dira Saroben landu diren disziplina nagusiak eta konpainia, profesional eta eragile mordoa igaro dira bere instalazioetatik. Udalak eskerrak eman nahi dizkie bidaia honetan parte hartu duten pertsona guztiei eta etorkizun oparoa opa dio herriaren altxorretako bat den guneari.