Aplikazio habiaratuak
Albisteak
Atzealdea Etxeberriko jaiak ospatuko dira irailak 11-13 bitartean
2026·09·03
Iraila festez eta ospakizunez beteta egoten da Urnietan eta hilabete berezi honetako lehenengo hitzordua Etxeberri auzoko jaietakoa izango da. Irailak 11-13 bitartean izango da gero eta erantzun hobea izaten duen hitzordua.
Etxeberriko txupinazoa irailaren 11n jaurtiko da 18:30ean. Ondoren, zezen-mekanikoaz gozatzeko aukera egongo da eta eguneko azken ekintza “The Hastelens” musika taldearekin izango da.
Irailaren 12an Txanbolin Txistulari Bandak joko du diana goizeko 11:00etan. Ordu erdi beranduago lasterketa eta jokuak egongo dira eta ondoren indarrak berritzeko herri bazkaria. Bazkarirako tiketak Biak eta Celtics-en eros daitezke irailak 7 arte. Arratsaldeko lehen hitzordua 16:30ean izango da bingoarekin. Horretaz gain, apar jaiaz eta urdaiazpiko ebakitzaileez ere gozatu ahal izango da. Eta gauean herri afaria eta Abiba diskojaia.
Irailaren 13an azkenik, txirristra irristakorra egongo da eguerdiko 12:00etan. Eta 18:00etan Trotamundos konpainiaren “finito-infinito” ikuskizuna.


