Edukira joan

Webgunearen titulo eta logoa

Urnietako udalaren logotipoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [eu]

Barruko horrien irudia

Aplikazio habiaratuak

Albisteak

Atzealdea Urnietak Kalistenia parkea izango du kiroldegiaren kanpoaldean

.

2026·09·02


Kalisteniako parke bat egitea izan zen aurreko urteko partaidetza prozesuan herritarrek gehien bozkatu zuten proiektua, eta harturiko konpromiso betez, Udalak aurrera eramango du. Hasi berri dira kiroldegiaren kanpoaldean kokatuko den instalazio berriaren obrak.

Hiru espazio

Aire zabalean kirola egiteko aukera berri bat eskainiko duen espazioaren ezaugarriei dagokienez, nabarmentzekoa da ipiniko diren elementuak herrian kirol modalitate hau praktikatzen duten pertsona batzuekin kontsultatu direla, herritarren beharretara egokitzeko.

Hiru gune bereiziko dira. Lehenengoan barra paralelo hirukoitzak jarriko dira, oreka eta trizepsa lantzeko ariketak egiteko eta flexioak egiteko.

Bigarrenean abdominalak egiteko multzo bikoitza, dominadak egiteko barra horizontalak, uztaiak eta eskailera bertikala kokatuko dira. 

Eta hirugarrenean eskailera horizontalen eta inklinatuen multzo bat egongo da, aurrerantz eskalatzea ahalbidetuko dutenak. Bertan ere barra horizontalak eta uztaiak aurkituko dira.

Beraz, kirol-modalitate hau egin nahi duten pertsonek horretarako gune berezi bat izango dute laster.


 

Banner-a

Youtube osoko bilkura

Jarrai gaitzazu Youtuben

Banner Informazio guztia eskura klik batean

INFORMAZIO
GUZTIA ESKURA
KLIK BATEAN

  Twitter   Facebook   YouTube

Banner Berrittu

AGENDA KULTURALA

AGENDA