Aplikazio habiaratuak
Albisteak
Atzealdea Dirulaguntza euskara ikasle urnietarrentzako
2026·09·01
Urnietako udalerrian erroldatuta dauden eta euskarazko ikastaroetan matrikulatuta dauden ikasleentzat dirulaguntzak eskaintzen ditu Urnietako Udalak
Dirulaguntzaren eskaera egiteko epea irekita dago urriak 16 arte.
Aurkeztu beharreko dokumentazioa:
- Eskaera orri normalizatua: https://labur.eus/HqJLf
- Beste dirulaguntzaren bat eskatu balu, horri buruzko aitorpena.
- Euskaltegiak ikastaroa amaitutakoan egindako ziurtagiria. Ziurtagiri horrek ondorengo informazioa jaso beharko du: ikasleak izandako asistentzia, ordaindutako matrikula, hasierako eta bukaerako maila, eta ikasleari HABEren dirulaguntza dagokion ala ez.
- Era berean, dirulaguntza eskatu duen pertsonak egiaztagiri egokia aurkeztu beharko du, euskaltegiko matrikularen zenbatekoa berak pertsonalki ordaindu duela frogatzeko.
- Langabetuei zuzendutako dirulaguntza jaso ahal izateko, langabetzat hartuko dira gutxienez 30 egunez jarraian langabezian egon direla egiaztatzen dutenak, ikastaroaren matrikula formalizatzen den egunetik ikastaroa amaitzen den egunera bitartean.
- Langabezia-egoera eta eskatutako gutxieneko iraupena egiaztatzeko, lan-bizitzaren txostena edo Lanbidek emandako ziurtagiria aurkeztu beharko da, enplegu-eskatzaile gisa izena emanda egon den aldia argi eta garbi jasotzen duena
Informazio guztia hemen: INFORMAZIO GUZTIA
HABE
Bestalde, HABE-k ere eskaintzen du beste dirulaguntza lerro bat. 2026ko abuztuaren 1etik urriaren 31ra bitartean maila gainditu edo egiaztatu duten ikasleentzat. Gainera, lehen txandan eskaria egiterik izan ez duten pertsonek aukera izango dute dirulaguntza-eskaria egiteko, betiere, 2025eko uztailaren 1etik 2026ko uztailaren 31 bitartean gainditu edota egiaztatu badute maila.
Dirulaguntza honetan eskaera egiteko epea irailaren 1etik azaroaren 3ra bitartekoa izango da. Ondorengoak dira dirulaguntzak maila baikoitzeko.
- HABEren A1 maila: 600 euro.
- HABEren A2 maila: 800 euro.
- HABEren B1 maila edo baliokidea: 900 euro.
- HABEren B2 maila edo baliokidea: 1.000 euro.
- HABEren C1 maila edo baliokidea, 1996an edo ondoren jaio diren ikasleentzat: 700 euro.
- HABEren C1 maila edo baliokidea, 1995ean edo aurretik jaio diren ikasleentzat: 150 euro.
- HABEren C2 maila edo baliokidea: 100 euro.
Informazio guztia 012ra deituta Zuzenean erbitzuaren bitartez edo ondorengo estekan: INFORMAZIO GUZTIA

