Edukira joan

Webgunearen titulo eta logoa

Urnietako udalaren logotipoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [eu]

Barruko horrien irudia

Aplikazio habiaratuak

Albisteak

Atzealdea Elkarteen Etxeko taberna kudeatzeko proposamenak egiteko epea zabalik

.

2026·07·28


Elkarteen Etxeko tabernaren kudeaketa daramaten pertsonek urte amaieran utziko dute, eta zerbitzu hori urnietarrei eskaintzen jarraitu ahal izateko prozesuari hasiera eman zaio, lizitazioa lehiaketara ateraz.

Eskaintzak abuztuaren 27 arte

Taberna ustiatu nahi dutenek abuztuaren 27ko 14:00 arte aurkez ditzakete proposamenak. 

Lizitazioaren oinarrizko aurrekontua

Kanona pertsona esleipendunak Udalari taberna erabiltzeagatik hilero ordaintzen dion zenbatekoa da. Gutxieneko zenbatekoa 200 €-koa da hilean, gehi BEZa. Eskaintzek kopuru hori hobetu dezakete.

Aurkezteko modua

Proposamenak Bertan bulegoan edo Urnietako Udalaren webguneko kontratatzaileren profilan aurkeztu beharko dira.

Kontratuaren iraupena

Kontratuaren epea 3 urtekoa izango da, gehi 3 urteko luzapena.

Instalakuntza ikusteko eguna

2026ko abuztuaren 6an, 12:00etan.

Informazio gehiago

Lizitazio honi buruzko informazio gehiago edukitzeko edo aurkeztu beharreko dokumentazioa ikusteko ondorengo dokumentua kontsulta daiteke.

INFORMAZIO GEHIAGO

Kontsultak

Kontsultaren bat egin nahi izanez gero ondorengo helbidera idatz daiteke: kontratazioa@urnieta.eus
 

Banner-a

Youtube osoko bilkura

Jarrai gaitzazu Youtuben

Banner Informazio guztia eskura klik batean

INFORMAZIO
GUZTIA ESKURA
KLIK BATEAN

  Twitter   Facebook   YouTube

Banner Berrittu

AGENDA KULTURALA

AGENDA