Edukira joan

Webgunearen titulo eta logoa

Urnietako udalaren logotipoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [eu]

Barruko horrien irudia

Aplikazio habiaratuak

Albisteak

Atzealdea Bero handitik babesteko gomendioak

.

2026·07·28


Euskalmeten iragarpenenen arabera, gaur eta bihar tenperatura altuak izango ditugu.

Jarraian, bero handiko egunei aurre egiteko gomendio batzuk.

Deshidratazioa saihetsi

  • Ura eta likidoak maiz edan.
  • Ez kontsumitu kafeina, alkohola edo azukre asko duten edaririk.
  • Entsalada, barazki eta fruta gehiago jan.
  • Saihestu janari koipetsuak eta ugariegiak.

Aire zabalean

  • Ez jarri eguzkitan egunaren erdiko orduetan. Kapela, eguzkitako betaurrekoak eta eguzki-babeslea erabili.
  • Arropa arina, lasaia eta izerditzen uzten duena jantzi.
  • Saihestu jarduera fisiko bizia bero handieneko orduetan.

Etxean eta barrualdean

  • Aprobetxa itzazu bero gutxien egiten duten uneak gelak aireztatzeko eta freskatzeko.
  • Saihestu, eguneko ordurik beroenetan, beroa sortzen duten etxetresna elektrikoak eta aparatuak erabiltzea.
  • Haizegailuak barrualdeak freskatzen laguntzen du.
  • Komeni da gorputza ur freskoarekin freskatzea; batez ere, eskuak eta aurpegia.

Udalak herritarrei gomendatzen die prebentzio-gomendioak jarraitzea arrisku-egoerak saihesteko.


 

Banner-a

Youtube osoko bilkura

Jarrai gaitzazu Youtuben

Banner Informazio guztia eskura klik batean

INFORMAZIO
GUZTIA ESKURA
KLIK BATEAN

  Twitter   Facebook   YouTube

Banner Berrittu

AGENDA KULTURALA

AGENDA